Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2010

Kaikua bezain ergela

Herenegun izan zen. Goizeko lehen orduan lanera nindoala autoan, Kaiku enpresaren iragarki bat entzun nuen Euskadi Irratian. Bukaeran, harri eta zur geratu nintzen, entzun nuenean zioela “Ni Kaiku naiz!”. Kaikua izan behar, bai, horrelako zerbait esateko, kaikua bezain ergela. Ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Joxe, besterik gabe

Egun hauetan Anjel Lertxundi idazlearen azken liburua irakurtzen ari naiz, Eskarmentuaren paperak, eta hor pasarte polita aurkitu dut pertsonon izenen gainean: Izenen hautapen hutsak, ekintza poetiko horrek, arrasto bat baino gehiago eman dezake umearen gurasoen jatorri, ikasketa, gustu edo joera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

2009an irakurritako liburuak

Iaz 34 liburu irakurri nituen. Horietatik, erdia baino apur bat gehiago (%53) izan ziren fikziozkoak. Hizkuntzei dagokienez, gehienak euskaraz irakurri nituen (%64,7), baina baita gaztelaniaz (%23,5) eta ingelesez ere (%11,7). Hurrenkera honetan joan nintzen irakurtzen: Zorion perfektua. Anjel Lertxundi. (Alberdania) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Asteburu zuria

Asteburu zoragarria izan da joandako hau. Aspaldi ez bezala ikusi dugu elurra mara-mara egiten, batez ere larunbat iluntzean, eta aukera baliatu dugu bazterrak beste ikuspegi batez ikusteko. Mendiko botak eta neguko jantziak aldean, oinez ibili gara batera eta bestera, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, elurtuta

Horrela ikusten zen gaur goizean Txantxibiri kalea, Elorrion, gure etxeko balkoitik. Urrutian, Udalatx mendia, zuri-zuri. Bestaldeko arbolak ere, halaxe, sekula baino ederragoak euren zurian. Autoak lo, elurraren mantapean. Horietako pare bat, espaloiaren gainean, gidariek kafea hartzen duten bitartean, ordu horietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Erregenetan, salda beroa

Erregenak egun berezia dira Elorrion, batez ere jaiak direlako Gazeta auzoan, baina ez horregatik bakarrik. Adibide bat: atzo, goizean goiz, arrosa bat jaso genuen etxean, “Gora Errepublika” aldarria zuela. Eguerdi partean, berriz, ostera bat egin genuen Ondozorrotz baserriraino, berau Gazeta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Liburu elektronikoak, hurbilago

Duela hamabost urte sortu zenetik lehen aldiz, Gabon egunean Amazonek liburu digital gehiago saldu omen zituen, paperezkoak baino. Ez da harritzekoa, aintzat hartuta Kindle izan dela Amazon denda birtualean jendeak gehien oparitu duen objektua. Kindle irakurgailu bat da, Amazonek berak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

ETAren itzulera

ETAk bost hilabete luze darama atentaturik egin barik. PSOE, berriz, noraezean dabil, krisi ekonomikoa ezin gaizkiago kudeatzen, eta gero eta atzerago inkestetan. Testuinguru horretan, eta Detroiteko atentatu-ahaleginaren uberan, Rubalcaba plazaratu zaigu esanez ETA prestatzen ari dela ekintza bortzitzen bat. Zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 13 iruzkin

Urteberri on!

Oraingoan onik iritsi gara 2010era, bai Gabon Zaharreko afaria eta baita Urteberriko bazkaria patxadaz igarota, ezelango eragozpenik barik. Atzo Oñatin izan ginen, Pikupe elkartean, hantxe izan baikenuen Gabon Zaharreko afaria. Gaur, berriz, Esteñibarren izan gara, Gazeta auzoan, Elorrion. Bietan giro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina