Johan Cruyff, futbolaz

Orain hilabete-edo jakin nuen Johan Cruyff futbolista eta entrenatzaile ohiak astero idazten duela El Periódico de Catalunya egunkarian. Futbolista moduan paregabea izan zen. Baita entrenatzaile gisa. Eta, zer esanik ez, nire harridurarako, iritzi emaile moduan.

Johan Cruyff-ek asko daki futbolaz, eta oso ondo idazten du, nahiz eta kazetariren baten laguntzarekin izan. Kontua da bere iritziak oso landuak direla, eta erabat zentzuzkoak, nire iritzian behintzat. Noiz edo behin aukerarik baldin baduzue, irakurri. Ez zarete damutuko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Johan Cruyff, futbolaz-ri

  1. egilea: Iñaki Murua

    Ez nekien futbolazalea zinenik; ala kazetaritzaren inguruan ardazturiko interesa da?  😉

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Iñaki! Beti gustatu izan zait futbola, futbol ona. Ez diot denbora askorik eskaintzen, egia esan, baina aukera baldin badut Chelsea-Liverpool edo Manchester United-Arsenal ikusteko, geratu egingo naiz. Iaz, adibidez, Chelsea-Barça ez ahazteko modukoa izan zen.

    Bestetik, futbol talde globalizatuen artean, gustatzen zait Barçak izan duen bilakaera, eta uste dut horretan Cruyff-ek izan duela zerikusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude