Txantxibiri kalea, elurtuta

Txantxibiri kalea
Horrela ikusten zen gaur goizean Txantxibiri kalea, Elorrion, gure etxeko balkoitik. Urrutian, Udalatx mendia, zuri-zuri. Bestaldeko arbolak ere, halaxe, sekula baino ederragoak euren zurian. Autoak lo, elurraren mantapean. Horietako pare bat, espaloiaren gainean, gidariek kafea hartzen duten bitartean, ordu horietan Xara taberna zabalik egoten da-eta, gosariak eskaintzen. Argazki gehiago, Flickr-en.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude