Hilabetekako artxiboa: abendua 2009

Sebastian Castellio

Asteburu honetan Stefan Zweig idazlearen liburu bat irakurri dut: Castellio contra Calvino. Conciencia contra violencia. Saiakera horretan Zweigek Sebastian Castellio humanistaren defentsa sutsua egiten du, ausartu zelako bere ahotsa altxatzera Calvino tiranoaren kontra, honek Miguel Servet mediku eta teologo espainiarra … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Durangon, patxadaz

Azken orduan iritsi ginen Durangora, Euskal Liburu eta Disko Azokara. Artean hiru ordu laurden falta ziren bertako ateak ixteko. Jende parrastarik ez, ostera. Lasai ibil zitekeen batera eta bestera. Erosi beharrekoak, beraz, di-da batean egin genituen. Hauek ekarri genituen etxera: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Soprano zaleen bazkaria

The Sopranos telesaila osorik ikusi dugula-eta, atzo bazkaltzera joan ginen Aitor Arregi, Goio Arana eta hirurok. Telesailaren atalak ikusi ahala, askotan hitz egin dugu New Jerseyko mafiosoen gorabeherez. Baina tarte bat hartu nahi genuen honetaz eta hartaz berba egin eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Iragarki bereziak, tokian tokikoak

AEBetan bada ekimen bat, I love local commercials, oso arrakastatsua marketinaren ikuspegitik. Bi gazte estatubatuar —zein baino zein lotsabakoago— ari dira iragarkiak egiten AEBetan zehar, oso modu biralean. Webgune bat sortu dute, eta bertan gonbidatzen dute jendea proposatzera beren inguruetako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tim Berners-Lee, zentzuz hitz egiten

Berak sortu zuen World Wide Web, www edo sarea, eta, horrekin bakarrik, gure bizitzak aldatu ditu. Herenegun Bruselan izan zen Tim Berners-Lee, Europako Parlamentuan, eta bertan adierazi zuen zenbait gobernuk egile eskubideak babesteko ezarri nahi dituzten neurri zorrotzek urra ditzaketela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Txertatuta A gripearen kontra

Txertatu naiz, bai, A gripearen kontra. Medikuak esan zidan txertoa hartzeko, badaezpada, arrisku taldeen barruan bainago, eta nik hartu. Gripe arruntaren kontrakoa lehenengo, eta A gripearen kontrakoa gero. Ezker besoa zulatuta daukat 😉 Oraingoz ezin kexatu, udazken honetan oraindik ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina