Hilabetekako artxiboa: azaroa 2009

Japandroids, sua dariola

Egun hauetan David Prowse eta Brian King, Japandroids taldeko kideak, Britainia Handian dabiltza, han eta hemen jotzen: atzo Belfasten, gaur Glasgown, bihar Edinburgon, etzidamu Manchesterren eta hurrengoan Leeds-en. Hortik aurrera, jauzi egingo dute berriro Ipar Ameriketara. Japandroids taldea puri-purian dago. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Caín

José Saramago idazlearen azken liburua irakurri berri dut, Caín. Bere azkena da, baina nik berari irakurri diodan lehena. Eta gustatu zait. Kainen begiak erabiltzen ditu Saramagok —Jaungoiko Ahalguztidunak kondenatu eta bazterturiko gizonaren begiak—, Jaungoikoaren beraren beste ikuspegi bat emateko: pertsonaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Mondragonek kooperatibak sortuko ditu AEBetan

Orain pare bat aste gertatu zen, baina gurean ez dut inon ikusi. Kontua da orain pare bat aste United Steel Workers (USW) altzairuzko langileen sindikatuak eta Mondragon International S.A.k hitzarmena sinatu zutela, Mondragon taldeak kooperatibak sor ditzan bai AEBetan eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Espazioko igogailua probatzen

Beti erakarri nau espazioko igogailuak, Arthur C. Clarke idazleak ezagun egindako ideia. Orain baino lehenago ere idatzi izan dut berari buruz. Sei urte igarota, hemen nago berriro ere, gai berari bueltaka, aprobetxatuta NASAk joan den astean antolatutako lehiaketa, The Space … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Faroak eta biok urteak egin ditugu gaur

Nire urtebetetze eguna zen, 2004an, eta erabaki nuen urte hartako oparia izango zela blog bat. Blogger plataforman sartu, eta bat egin nuen, Faroa, behin-behineko izenarekin, probak egiten nituen bitartean. Askotan bezala, behin-behineko izena behin betiko egin zen. Hilabete batzuk geroago, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 10 iruzkin

Sarelari eta sarezale

Eskola batean irakasleak 17 urteko mutil bat harrapatu du mezuak bidaltzen eskuko telefonotik. Zuzendariarengana bidali du. Honek diotso irakasleari jartzeko arreta, ez segapotoari. Baietz buruaz ikasleak, baina zuzendaria konturatu da ikaslearen atzamarrak jo eta ke ari direla telefonoan. Zuzendariaren errieta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 iruzkin

Iraultza isila Uruguain

Rosa Monterok kontatzen duenez —gutxitan irakurri izan diot teknologia kontuez hitz egiten—, 2006a ezkero Uruguain iraultza isila gertatzen ari da, bertako agintariek erabaki zutenetik ordenagailu bana emango ziotela herrialdeko ikasle guztiei, Ceibal planaren bidez. Horrela amaitzen du idazleak artikulua: Ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Irati eta Ekain

Hemen dituzue gure familiako kiderik gazteenak: Irati eta Ekain. Igandean ezagutu zuten elkar, eta ondo moldatu ziren. Berauek gu zahartzeaz batera agertzen ari zaizkigu, oharkabean ia. Ongi etorri bioi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ramon anaiaren estudioan

Atzo egun polita igaro genuen Bergaran. Ramon anaiak bere estudio berria erakutsi zigun, leku ikusgarria, artistaren sancta sanctoruma. Jo eta ke ari da Ramon margotzen, egunean sei bat ordu, eta pozik ikusten da, ideiak bor-bor eta sekula baino ekintzaileago. Estudiotik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Elorrio, Open Street Map proiektuan

Atzo goizean Elorrion izan genituen Luistxo Fernandez eta Mikel Lizarralde, berauek buru-belarri baitabiltza Open Street Map proiektuan lanean, poliki-poliki irudikatu nahi dituzte-eta Euskal Herriko herriak mapa horretan. Trepeta gutxi baina onak ekarri zituzten: ordenagailu bana eta bi telefono, Android sistema … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina