Hilabetekako artxiboa: azaroa 2009

Puntua Bertsozale Elkarteari

Zorionak eman nahi dizkiot Bertsozale Elkarteari, azken urteotan egin duen lan zoragarriagatik, eta puntua jarri, etorkizunari begira: sar dadila bideo jokoen eremuan, sor ditzala bideo jokoak, aukera izan dezagun ikusteko Xalbador Andoni Egañaren kontra, Lujanbiotarrak aurrez aurre (Txirrita eta Maialen), … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Eskerrak emateko eguna

Gaur AEBetan Thanksgiving da, eskerrak emateko eguna, jende askorentzat Gabonak eurak baino egun seinalatuagoa, han horixe baita familia egunik inportanteena, beste guztien gainetik. Azaroaren laugarren ostegunez ospatzen da beti. Guk, berriz, Kanadan bizi izan ditugu eskerrak emateko egunik gehienak, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Golaren ondorengo erritualak

Partida amaitzear dago. Baloia, aurkariaren area txikian. Han, etxeko jokalari batek buruz bidali du sarera. Goooooool! Golegilearen ondoan, taldeko beste jokalari bati irribarrea loratu zaio aurpegian, eta taldekidea besarkatzera abiatu da. Honek baina, astindu egin du lagunaren besoa, eta arineketan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 erantzun

Kameleoiaren azken txiribuelta

Beste behin, Vatikano agintearen eskakizunetara makurtu da, eta, oraingoan, ikusita zelan dauden indar erlazioak Madrilgo gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren artean, izendatu du Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzain. Abade koartelero bat probintziarik bihurrieneko fededun katolikoak “normalizatzeko”. Euskaldunontzat ez da albiste ona, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

EKT-3 Elorrio, berriz ere lehian

Atzo Basaurin izan ginen, EKT-3 Elorrio saskibaloi taldeak hantxe jokatu baitzuen, Uribarri institutuko nesken kontra. Erraz nagusitu ziren gureak, 88-6, aurkariak hasi berriak baitira saskibaloi kontuetan. Hemendik aurrera, bada, larunbat askotan Bizkaian barrena ibiliko gara Miren alaba eta bere taldekideak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

DJ lanak egiten afari batean

Aurreko batean zenbait senide mahaiaren bueltan elkartu ginen Aitor koinatuaren etxean. Bapo jan, bapo edan eta bapo hitz egin genuen, jakinda, gainera, biharamona jai eguna zela. Halako batean, aprobetxaturik bertako ordenagailuan Spotify zoragarri entzuten dela, berau piztu eta hasi nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Ben-Hur

Zortzi bat urte izango nituen –1960 uste dut zela–, eta sekulako poza hartu nuen jakinda Mondragoeko erretoreak sarrera bana oparitu zigula San Isidroko meza-mutiloi, kalean Ben-Hur filma estreinatu berria ikusteko. Arratsalde gogoangarria izan zen. Ideal zinema jendez lepo, bertan sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Carlos esaten zioten gizona

Pedro Alberdi idazle eta irakasle eibartarrak liburu bat argitaratu berri du Alberdania argitaletxean: Carlos esaten zioten gizona, eta bertan Mario Onaindia gaztearen ibilerak kontatzen ditu, umetan Lekeitiotik Eibarrera iritsi zenetik, ETAn sartu eta Bilbon poliziaren esku erori zen arte. Bi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Zelan askatu Android telefono bat

Astebete geroago, baina nire urtebetetzeko oparia telefono bat izan da, HTC Tatoo markakoa. Ezbainuen nahi telefonoa loturik ezein telefono konpainiari, Interneten aurkitu nuen aukera bat, bigarren eskuko telefono berria. Bai, badira zenbait lagun telefono berri-berriak jasotzen dituztenak konpainia jakin batekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Community Manager, lanbide berria

Hedabide sozialak izugarri hazten ari dira Interneten, eta horien abaroan sortzen ari dira ogibide berriak, tartean Community Manager delakoa (CM), alegia, komunitate kudeatzailea. Twitter-en izan nuen horren berri, eta di-da irakurri nuen La función del Community Manager izeneko PDFa, iruditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun