Hilabetekako artxiboa: urria 2009

Kooperatibak, besteek ikusita

Krisi garaiak bultzatuta, seguruenik, mundua gero eta arreta handiagorekin ari da begiratzen Euskal Herriko kooperatiba mugimenduari. Oraindik orain liburu bat irten da AEBetan, The End of Money and the Future of Civilization, Thomas Grecok idatzia, eta bertan Mondragon taldeko kooperatibak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Google Maps Navigation

Gaur bertan aurkeztu da Google Maps Navigation, GPS sistema bat ahotsaren aginduei erantzuten diena eta Android sistema eragilean ibiliko dena. Google Maps Navigation aplikazioak eskaintzen ditu Tom Tom edo geolokalizazioa eskaintzen duten beste enpresa batzuen zerbitzu berdintsuak, baina erabat doan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Chicago News kooperatiba

Azarotik aurrera, kazetariz osaturiko kooperatiba bat arduratuko da New York Times egunkariaren edukiez Txikagoko edizioan. Kooperatibaren izena da Chicago News Cooperative, eta berorretan parte hartzen dute Chicago Tribune egunkariko zenbait editore ohik. Astean birritan, kooperatiba sortu berriak bi orrialde beteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Telefonoa ez da hitz egiteko bakarrik

Eskuko telefonoak agertu zirenetik, eta batez ere telefono adimendunak, hitz egin ez ezik, telefonoan gauza asko egin daiteke: mezuak bidali eta jaso, posta elektronikoa kudeatu, twitteatu, mapak kontsultatu, GPSa erabili, musika entzun, argazkiak atera, bideoak grabatu, egutegia kudeatu, egunkaria irakurri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Agur del.icio.us, baina ez betiko

Diigo aurkitu dut, sareko aplikazio bat nire gogoko irakurketak bertan gorde, etiketatu eta partekatzeko; del.icio.us moduko bat, baina osoagoa. Zer du, bada, Diigok del.icio.us-ek ez duena? Aukera ematen du gorde beharreko testu zatiak koloreztatzeko. Posible egiten du oharrak egiteko gordetako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

EITB, eztabaidagai

Atzo Berria egunkarian irakurri genuen ETBko albistegiek NO-DOaren bertsio berritua diruditela. Gaur, berriz, El Correok diosku gutxi batzuk ari direla sua piztu guran EITBn, ez baitute onartzen zuzendaritza berria. ¿Qué será, será…?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Iparraldeko auzapez euskaldunak

Etxera iritsi, eta telebistaren aurrean jarri naiz mokadu bat egin bitartean —ogia eta txokolatea, txikitan bezala. Telebegian, Iparraldearen orena. Kale agerraldia Lastertasun Handiko Trenaren aurka. Alkate piloa, zerrenda banarekin enborrean, Frantziako koloreekin. Halako batean, alkateak hitz egiten hasi dira telebistarako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Twitter, zaborrontzia?

Horixe esaten entzun nion aurreko batean irakasle bati, Twitter-en zaborra besterik ez dagoela. Jakintzari buruz ari ginen hitz egiten, berau zelan kudeatu sarean, eta orduan jaulki zituen hitzok. Erantzun nuenean nik, berriz, gero eta gauza interesgarriagoak aurkitzen ditudala Twitter-en, irakasleak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Nook irakurgailu digitala iritsi da

Hasi da dantza. Barnesandnoble (B&N) liburu dendak atzo aurkeztu zuen New Yorken Nook irakurgailu digitala, eta honek kolokan jar dezake Amazonen negozio modelo itxia, Kindle irakurgailuaren inguruan eraiki duena. Hasteko, Nook irakurgailuak antz handia du Amazonen Kindlerekin, baina plastikozko teklatuaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzuna 1

Genesia, R. Crum-en arabera

Boinbboing webgunean irakurri dugu zelan Robert Crumb marrazkilariak Genesiaren liburua atera duen, komiki moduan, eta hautsak harrotu dituela, batez ere zenbait kristau talderen artean, bertan sexua eta indarkeria gordin agertzen direlako, Biblian bezain gordin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun