Ba ote egiazko historiarik?

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, El blog del Inquisidor, eta bertan esaldi hau aurkitu dut:

  • Ez dago, eta sekula ez da egongo, egiazko Historiarik, zeren eta inoiz inori ez baitzitzaion egia interesatu, ez bada bere bertsioa nagusitu zedin gainerakoen artean. (20. or.)

Esaldia gordina da, baina nik gauza bera sentitu nuen ikasketak amaitu eta gutxira, Gaur Egungo Historia ikasi bainuen Deustuko Unibertsitatean. Bakoitzak bere erara erabiltzen zuen historia, bere interesak justifikatzeko: inperialistek, iraultzaileek, espainol zaleek, abertzaleekā€¦ Nazkatu egin nintzen, eta utzi egin nuen. Gaur egun, distantziatik begiratzen diet historia kontuei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Ba ote egiazko historiarik?-ri

  1. egilea: Ricardo

    Nire ustez (eta ez da nirea bakarrik), egiazko Historia ezinezkoa da
    (idazten den egiazko Historia bakar eta guztiz objektibo bezala
    ulertzen badugu behintzat).

    Izan ere, edozein historialarik subjektibotasun kutsu bat sartuko dio
    idazten duen Historiari, gehiago edo gutxiago, nahita edo nahigabe…
    baina saihestezina dela iruditzen zait.

    Hasi hautatzen dituen gaietatik eta alboratzen dituenetatik, segi
    kontuan hartzen dituen eta baztertzen dituen datuekin (ezin den-dena
    ezagutu, eta ezagutzen den guztitik dena aintzat hartu daiteke?), edo
    kontaketan jartzen dituen enfasietan, etab.

    Nik pixka bat landu dut hizkuntzalaritzaren historia eta, hor behintzat, bada jendea proposatzen duena historialariek ez dutela objektibo izan behar; subjektibotasuna aldarrikatzen dute, saihestezina izanik zintzoagoa delakoan zein non kokatzen den jakitea eta hasiera-hasieratik argi uztea (hizkuntzalaritzaren zein korrontetan kokatzen duen bere burua, alegia, eta historia ikuspegi horretatik egitea).

    Aldiz, beste batzuek subjektibotasuna onartuta ere, gutxienez datuekiko begirunea gorde behar dela (ez izkutatu, ez aldatu, ez manipulatu…). Inork inoiz esan zuen bezala, datuekiko begirune horrek bereizten ditu historialariak eta nobela historikoen idazleak.

    Barkatu txapagatik, baina zure mezuak gogora ekarri dizkit aspaldiko gogoeta batzuk.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Rikardo. Ez da inolako txapa izan, ondo bilbatutako hausnarketa baizik. Ondo iruditzen zait subjektibotasuna aldarrikatzea eta ezinbestekoa datuekiko begirunea. Hala ere, urrun ikusten dut historia gaur egun. Ondo segi.

  3. egilea: Mikel

    Orain gutxi Stefan Zweig-en Magallanes liburua irakurri nuen, bibliografia bat. Bertan Elkano traidore moduan jartzen du (gainerako kapitain espainiarren moduan). Hemen ordea Elkano heroi moduan ikusten da. Pertsonaien eta historiaren bi ikuspegi ezberdin.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Hori izan daiteke adibide bat, Mikel, eta ondo ekarria, bide batez esanda. Eta horrelako asko dago. Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude