Hilabetekako artxiboa: uztaila 2009

Vancouver, hiri garestia

Eskerrak ez dugula ordaintzen ostatua, bestela Vancouver hiri garestia da: garraio publikoa garestia da, eta jakiak ere halakoxeak dira. Zer esanik ez ikuskizunak, hirian zehar daudenak. Ostegunean, adibidez, Capilano bridge bisitatu genuen Ipar Vancouverren, zubi zitzinlikatua, arroila bat lotzen duena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Bero itzela Vancouverren

Bartzelonan bero izan genuen, eta Vancouverren ere bero egiten du, hainbestekoa non, esaten dute, errekorrak hausten ari baitira. Atzo Vancouverko Akuariumera joan ginen, eta eskerrak barruan aire girotua zegoela emanda, bestela ito egingo ginen. Etxera bidean ere, autobusean, kiskalduta etorri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Granville Market

Bezperako nekerik ez errepikatzeko, asteartean erabaki dugu lasai ibiliko garela. Horregatik, Granville Island-era joan gara, batez ere bertako merkatua eta inguruak ikustera. Kanpoan 35 gradu egiten zuen, bero —hemen diote bizitzan behin tokatzen direla horrelako beroak Vancouverren, eta gehienek ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Garraio publikoa probatzen

Astelehenean goiz jaiki, ondo gosaldu eta bidean jarri ginen berehala. Eguneko pase bat erosi genuenez, erabaki genuen probatu egingo genuela Vancouverko garraio publikoa. Autobusa hartu, eta hirigunera joan ginen. Han Robson kalea hartu, eta aspaldiko lekuak ibili genituen, Mireni kontatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Vancouverren berriro ere

Hogeita sei urte igaro eta gero, berriro gaude Vancouver hirian. Larunbatean iritsi ginen, uztailaren 25ean, hegazkinean ia 11 ordu eginda. Hegaldi hasieran kapitainak esan bazigun ere Vancouverren eguraldi ona egiten zuela, iritsi bezain laster oinaztarri-ekaitza hasi zen, hain handia zeren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Bart ze lo ona!

Ia bi egun egin ditugu Bartzelonan, eta gaur arratsaldean hegazkina hartuko dugu berriro, oraingoan Vancouverrera egiteko. Bero handiak egokitu zaizkigu: herenegun 40Cº, eta atzo 35Cº inguru. Hala ere, gustura ibili gara hemen, metroari esker batez ere. Hotelarekin ere, ezin kexatu, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Japandroids

1983an, Vancouverren geundela, lau hilabeteko mutikotxo bat zaindu nuen urtebetez, David Prowse (bere anaia Clif-ekin batera). Hogeita sei urte joan dira, eta orain David Prowsek Japandroids musika taldean jotzen du, bateria, Brian King lagunarekin batera. Kontzertu-itzuliaBiak Vancouverkoak dira, eta sinatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Pornoa Twitter bidez

Gero eta mezu gehiago jasotzen ari naiz nire Twitter kontuan, pornoa iragartzen dutenak. Jasotzen dudanean mezu bat esanez MercyNixon70 delako bat niri jarraitzeko prest dagoela, erne jartzen naiz, jeneralean izenean zenbaki bat daramaten kontuak spam izaten baitira. Begiratu nor den, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Orduan ere, ilargiari begira

Ondo gogoan dut, bai, non nengoen Neil Armstrong eta Buzz Aldrin astronauta estatubatuarrek ilargia zapaldu zutenean, 1969ko uztailaren 20an. Artean 16 urte nituen, eta, aurreko bi urteetan bezala, uda hartan ere lanean aritu nintzen Amat kooperatiban, Mondragoen, fabrika berria montatzen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Agur 2008-2009 ikasturteari

Gaur da gure azken laneguna HUHEZIn, zeren bihar ikasturte amaierako txangoa izango baitugu, aurten Elorriora. Ikasturte betea izan da, baina ona, besteak beste gure karrerari, Ikus-entzunezko komunikazioa, perspektiba berriak irekitzen ari baitzaizkio, sendotzen ari den neurrian. Azken ukituak eman beharko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun