Gau luzea

Uste nuen ez nuela agoantatuko partida osoa, atzo iluntzean Athleticek
eta Barçak Valentzian jokatutakoa, gaur betiko moduan jaiki behar
nintzelako, baina iltzatuta egon nintzen telebistaren aurrean,
ordenagailua altzoan nuela.

Ondo hasi zen Athletic, presionatzen eta gola goiz eginda, baina
poliki-poliki, Barçako jokalariak nagusitu ziren, ia erabat jabe egin
arte. Hala ere, Athletic zaleak pozik egon daitezke, inoizko Barçarik
onenaren kontra galdu baitzuten.

Sustatuk eta Berriak antolatutako foroa, oso bizia ikusi nuen,
interesgarria. Eta Elorrion bizi izan zen giroa, gogoangarria: herri
oso bat zutik, Athletici arnasa eman guran. Esango nuke Euskal Herria
ere halaxe egon zela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Gau luzea bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    TVEko errealizazinoarena be herri baten islada dala esango nuke, herri espainiarraren zati handi batena behintzat, umearena egitea alegia: belarriak estali eskuekin nahi ez dabena (espainiar ikurrei kataluniar eta euskaldun askoren errefusa zaratatsua) ez entzuteko. Errealitateari iges egitea, nazionalistoi hainbestetan leporatutakoa. Eta horren ordez espainiar ereserkia sentitzen dauan zale zuri-gorri bakarrenetarikoa topau eta lelengo planoa emon. Oraingo espainiar gobernua ez zan sozialista eta Zapatero jaunak gidatutakoa? Edo oraindino Aznarren izpirituak Moncloa aldean segitzen dau?

    Aupa Athletik eta, batik bat, aupa Real!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude