Hilabetekako artxiboa: apirila 2009

Blogari gaiztoak

Atzo Eskoriatza-Luku autobide zati berria probatu genuen lehen aldiz —erosoa eta ikusgarria—, Gasteizera joan ginen-eta, film bat ikustera: La sombra del poder, thriller bat kazetariak dituena protagonista. Atzealdean, Washington, AEBetako gobernuaren asmoa segurtasuna pribatizatzako, bi hilketa, kongresista bat, maitasunezko triangelu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Gutenberg galaxiaren hastapenak

Aspaldi ikusia nuen bideo hau, baina gero denbora luzea egin nuen berau ezin aukiturik. Seguruenik ikusita izango duzue, baina hona ekarri dut, beti egin didalako grazia, oso ondo islatzen ditue-eta gure hasierako beldurrak ordenagailuarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Sustatu vs ZuZeu?

Atzo izar bat gehiago agertu zen, erabat berria, euskarazko komunikazioaren esparruan: ZuZeu albistari digitala. Harritzekoa bada ere, salbuespenak salbu, sarean ez nuen igarri bozkario berezirik, euskaraz bizi garenon informazio esparrua zabalduko delako (Sustatun, adibidez, albisteak ez zuen erantzunik jaso), baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Betaurrekoak, hautsita

Bart gauean betaurrekoak apurtu zitzaizkidan. Zehatzago esateko, betaurrekoen eskuin besoa. Inoiz gertatu bazaizue, jaten ari zaretela, hortz baten betegarria edo azala platerera erortzea, hori bizi izan baduzue, orduan ulertuko duzue nire etsipena, anteojo horiek barik ezin baitut ondo irakurri edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Twitter eta bloga

Twitter Revolution liburuak gomendatzen du nork bere blogeko lotura jartzea Twitter-en profila betetzerakoan, ez webgune batekoa. Eta horretarako, Simon Leung Googleko adituaren iritzian oinarritzen da: Googlek ikusten ditu hedabide sozialak (blogak-eta) aginpide handiko gune moduan, eta, ondorioz, gorago sailkatzen ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Interneten etorkizuna

Hemen duzue beste bideo bat, Simon Herguetak egina, zelakoa izango den Interneten etorkizuna, baldin eta gobernuek eta erakundeek ez badute kontrolatzen. (Via Enrique Dans).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Twitter, okindegian

Albion okindegia Londresen dago, eta Twitter hasi da erabiltzen, jakinarazteko harpidedunei noiz atera duen ogi egin berria labetik: “Croissant bero eta egin berriak… zain dituzu!”, eta antzeko mezuak bidaltzen ditu. David Dedrick okindegiko arduradunak esan omen duenez, esperimendua oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Zelakoa izango da Internet 2015ean?

MMH erakundeak (Museum of Media History) bideo bat egin du, erakusteko zelakoa izango den Internet 2015ean, hau da, zazpi urte barru, eta bertan zer rol izango duen paperezko prentsak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Tomas Ondarra

Laguna dut Tomas Ondarra, 90 hamarkadan hainbat kongresutan elkartu ginenetik. Artean El Correon zebilen, infografia buru. Gero Argentinara joan zen, eta bertan zazpi urte egin zituen Clarin egunkarian. Gaur egun, berriz, El País kazetan dabil, Madrilen, infografia buru. Orain dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Bezeroa, enpresaren aliatu

Gaur egun enpresa aitzindariak ez dira konformatzen bezeroari arrazoia aitortzearekin —“Bezeroak beti du arrazoia”—, ezta nonbaiten Iradokizun kaxa xixtrin bat jartzearekin, haren iritziak behetik gora jasotzeko, noranzko bakarrean. Enpresa aitzindariek eztabaida bidez jaso nahi dituzte bezeroen iritziak eta iradokizunak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun