Hilabetekako artxiboa: martxoa 2009

Teknologiaren erabilera baldarrak aztergai

Joan den astean kasu bat ipini nien nire ikasleei Web 2.0 ikasgaian, aztertzeko teknologiaren zenbait erabilera etikaren ikuspegitik. Estasi bat“Ginak 20 urte ditu, eta mutil laguna dauka, Gianni. Ingeniaritza ikasten ari da Gianni, ikasle ona da, eta azken aldi honetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amazon, nire bigarren liburu denda

Atzo sei liburu erosi nituen Amazon liburu denda birtualean. Aspalditxo nituen liburuok begiz jota, eta erabaki nuen denak batera erostea, garraio kostuak merkatzeko. Hauek dira: GODIN, S. (2008): Tribes: We Need You to Lead Us. Portfolio Hardcover; 1 edition. HENDRON, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Iritsi da karapaixoa

Atzo Fatima etorri zen, arreba, eta Mirenentzat karapaixoa ekarri zigun, Arizmendi ikastolan egina. Gurean karapaixoa berezia baita, botila bat ardo ireki genuen, arrautzak frijitu, eta armonia ederrean jan genuen. Afari berezia, inondik ere, urtean gutxitan gertatzen den horietakoa. Karapaixoa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Hamar atsotitz gustuko

Betidanik erakarri naute esaera zaharrek, atsotitzek. Hainbeste, non garai batean, orain 30 bat urte, Eskola Politeknikoan nenbilela irakasle, Mondragoen, zerrenda luze bat bildu, eta Zakilixuten zenbait komikirekin apaindu bainituen, hark ere atsotitz piloa erabiltzen baitzituen. Orduko zerrenda hari begira, hamar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Retweet

Aurreko batean irakurri nion twitterlari bati kokoteraino zegoela retweetak jasotzen, hau da, norbaitek beste norbaiten mezua gustatu, eta bere horretan aipatzen duenean, aurretik RT jarrita. Hori dela-eta, apenas egin dudan errebote modu hori, inor ez mintzeko. Orain, berriz, sartu naizenean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Emakumeen oraina, argazkietan

Herenegun Emakumearen eguna zela-eta, Joxe Felix Diaz de Tuesta lagunak begiratu egin zuen bere Flickr kontuan zenbat argazki ote zituen “emakumeak” etiketarekin. Harri eta zur geratu zen, 2.500 argazkietatik, 566 baititu etiketa hori dutenak. Omenaldi gisa, 65 argazki aukeratu zituen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Futbolari aberatsak eta berezko hautespena

Orain laupabost urte izango dira, Xabier Bengoetxea Realeko jokalari oihari entzun nion Huheziko ikasleei esaten zein gogorra den futbolarien bizimodua, igandero azterketa publikoa egiten baitzaie, eta astelehenero epaiketa, hedabide guztietan. Atzo, berriz, John Carlin kazetari britainiarrari irakurri nion artikulu bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Atxagaren oihartzuna hedabideetan

Bernardo Atxaga bada nor Euskal Herrian. Atzo bere azken eleberria aurkeztu zuen Donostian, Zazpi etxe Frantzian. Hori dela-eta, gaur sei egunkarik lehen orria eskaini diote idazleari: Berria, Deia, DV, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Alava. Horietatik lauk, gainera, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Craigslist al da munduko putetxerik handiena?

Zenbait prostitutak dio Craigslist “ezinbestekoa dela beren segurtasun fisikoa bermatzeko”, prostitutek galbahe moduan erabiltzen baitute sareko iragarki zerbitzua (bertan lanak, etxebizitzak, autoak, etab. iragartzen dira), eta, horri esker, ez dutela putazainen beharrik. Txikagoko Cook konterriko sheriffak, ostera, uste du Craigslist … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Mantas Logura: ¡qué hermosura!

Herenegun gogoratu ere ez nintzen egin Sustatuk zuzenean eman behar zuela Athletic-Sevilla futbol partida. Telebistan ikusi nuen lehen zatia, eta bigarrena, berriz, irratian entzun nuen gehiena. Biharamunean, ostera, ikusi nuenean atsedenaldian iragarkiak ere sartu zituztela Sustatun, Mikel Zarate zenak aspaldi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin