Mantas Logura: ¡qué hermosura!

Herenegun gogoratu ere ez nintzen egin Sustatuk zuzenean eman behar zuela Athletic-Sevilla futbol partida. Telebistan ikusi nuen lehen zatia, eta bigarrena, berriz, irratian entzun nuen gehiena. Biharamunean, ostera, ikusi nuenean atsedenaldian iragarkiak ere sartu zituztela Sustatun, Mikel Zarate zenak aspaldi idatzitako beste batzuk etorri zitzaizkidan gogora:

  • Siempre a su disposición: Camisería Egunon.
  • Gurdi, Gurdi, Gurdi: Éste es su coche. Gurdi, Gurdi, Gurdi. El coche que le hará feliz. Gurdi, Gurdi, Gurdi, Gurdi, Gurdi…
  • Mantas Logura: ¡qué hermosura!
  • Nortasun! Nortasun!! Nortasun!!! Hiriburuko dendarik handiena, ederrena, onena. Nortasun! Nortasun!! Nortasun!!! Ez zaitez zenbakitu, makinatu baloitu… Izan zaitez zeu, nortasundun zeu. Zatoz, erdu Nortasun dendara; etorri Nortasunera.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Mantas Logura: ¡qué hermosura!-ri

  1. egilea: Patxi

    Aupa Joxe.

    “Ez zaitez zenbakitu, makinatu, baloitu…”

    Zer da hori baina??

    Neri kristoren grazia egin dit. Esanahirik badute aditz hoiek? asmatutakoak dira?

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Patxi! Nik uste dut esan nahi duela, ez zaitez zenbaki huts bihurtu, ez eta makina edo baloi huts, alegia, kirolzale alienatua. Baina hori nire interpretazioa da. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude