Non dago Ertzaintza?

Egun hauetan, inguruak elurtuta daudela, ez dut ertzain bat bera ere ikusi errepidean: ez trafikoa bideratzen, ez aholkuak ematen, ez eta laguntzen ere. Kasualitatea izango da, eta seguruenik ibiliko ziren hortik zehar horrelako lanetan, baina nik ez ditut ikusi. Ez, behintzat, Elorrio eta Eskoriatza artean.

Lehen, horrelako egunetan, beti ikusten nituen, mendateen inguruetan batez ere. Azken aldi honetan baina, eta Ondarruko ertzaindegiak izan zuen atentatuaren ostean batik bat, irudipena dut askoz ere gutxiago agertzen direla errepideetan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Non dago Ertzaintza?-ri

  1. egilea: jaio

    Alaaaa, orain ere betikoek izango dute horren errua, galanta da batzuona

    Zapatuan Bilboko kaleetan mordoa zebilen… Han sartu zituzten ordu estrak ordaintze aldera, igual Balzak jai emango zien guztiei

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Hor dago, bada, kontua: gero eta ertzain gehiago ikusten direla polizia lana egiten, eta gero eta gutxiago laguntza lanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude