Hilario Arbelaitz

Atzo Hilario Arbelaitz sukaldariarekin egin nuen lanetik etxerako bidea; bera hitz egiten, Euskadi Irratian, eta ni berari entzuten, automobilean. Ezagutzen dut Hilario, gurekin egon baitzen apaizgaitegian, Saturraranen
lehenengo, eta Donostian gero. Bera urte bat zaharragoa zen gu baino,
baina bagenuen harremana, bere anaia Jose Angel ere gurekin batera
sartu baitzen Saturraranen. Aspaldiko kontuak.

Harrituta entzun
nion Hilariori, zeren denbora piloa hitz egin zuen Saturraranen
izandako esperientziaz, oso oroimen onak dituelako hangoak. Hain
famatua izanda, ez nuen uste hain garbi berba egingo zuenik orduko
kontuez, baina zintzo jokatu, eta bere sentimenduak agerian utzi zituen.

Elkarrizketa oso interesgarria izan zen, eta horri esker, nik ere gauza asko ikasi nituen Hilarioren gainean, lehendik ez nekizkienak: aita zenaren heriotzak izandako ondorioak, Ainhoako esperientzia, Donostiarako bisita asteburuetan, pala partidak lagunekin, etab. Sukaldari handia da Hilario, eta pertsona ona. Besarkada handi bat!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Hilario Arbelaitz-ri

  1. egilea: Miguel S.

    Ez naiz goi-mailako jatetxeetara askotan joaten. Behin bakarrik izan naiz Zuberoan eta gutxitan hartu dudan gozatua hartu nuen bertako afariarekin.

    Pena haundia hartu nuen Michelin izarra kendu zietenean. Oso jende ona direla nabari da.

    Animoak Legazpitik.

  2. egilea: Asier

    ETB3 kate berriaren inaugurazioan ere Hilario Arbelaitz izan zen izarra. Berari egindako dokumentala eman zuten lehenengo emanaldien artean. Hura ere oso interesgarria izan zen. Ez nuen ezagutzen Hilario eta oso erakargarria egin zitzaidan. Dokumental hartan ere oso itxura hurbila eman zuen, pertsona onarena. Eta interesgarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude