Errege kokoloa

Atzo iluntzean, Iñaki Lasa kontatzen ari zitzaigula Huhezin errege kokoloaren ipuina, istorio bat Amos Oz idazleak jasoa nonbaiten, gogora etorri zitzaidan Espainian zelako jarrera menpeko eta akritikoak azaleratu diren Sofia erreginak egindako zenbait adierazpen lotsagarriren inguruan: Espainiako gobernua berehala irten da errege-erreginei pelota egiten, zein onak diren eta zein komenigarriak Espainia ondo joan dadin.

Ipuinean, iseka egiten zioten denek errege kokoloari. Espainian, koipea ematen diote, etengabe, denak adurra dariola jarri arte. Aristokrazia zaharkituaren adibiderik negargarrienak ezin du hutsik egin, eta, beraz, ezin da kritikatu. Zein ote kokoloago?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Errege kokoloa-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Ipuin polita bai, eta ondo kontatua. Ahots ederra, isiluneak garrantzi handiarekin errespetatuz… Irripar asko marraztea lortu zuen kontalaria ezagutu nuen. Giro sanoa atzokoa.

  2. egilea: Marti(n)

    Bai, oraindik badago horrelako errespetu-beldurti modaz pasatako bat, espainia aldean gainditzea lortzen ez dutena.
    Horregatik, oraindik orain, harritu egiten gara iritzi “ezberdin” batzuk irakurtzen ditugunean. Merezi du gaur Rafael Reig-ek Públicon idatzi duena irakurtzea, irakurle baten oharrari erantzunez. Niri, darabilen tono ganberroa (tía deituz erreginari eta simple y rudimentaria bezalako adjetiboak eskainiz) gustatu zait gehien.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude