Hilabetekako artxiboa: azaroa 2008

Hilario Arbelaitz

Atzo Hilario Arbelaitz sukaldariarekin egin nuen lanetik etxerako bidea; bera hitz egiten, Euskadi Irratian, eta ni berari entzuten, automobilean. Ezagutzen dut Hilario, gurekin egon baitzen apaizgaitegian, Saturraranen lehenengo, eta Donostian gero. Bera urte bat zaharragoa zen gu baino, baina bagenuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Zerbait aldatu da Mondragoen

Atzo Xabier Iturbe izan zen Arrasaten, Kutxako presidentea, eta, berrogeita bost bat minutuz, euskara hutsean hitz egin zuen Kutxa eta BBKren arteko bategiteaz, 70-80 bat lagunen aurrean, gehienak Debagoieneko enpresarioak. Orain 25 urte, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea sortu zenean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Eskelak, RSS bidez

Bai, niri interesatzen zaizkidan eskelak, Arrasatekoak, RSS bidez jasotzen ditut orain, Goienari esker, Google Reader informazio batzailean. Eskela berriren bat dagoenean, letra beltzez agertzen zait Reader-en, eta, irekitzerakoan, hantxe agertzen zait, argazki eta guzti, Goiena.net-era joan beharrik gabe. Zelan eginNi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Ekialdetik iritsi zen Enara

Gaixotzeak badu gauza onik. Nire kasuan, aukera eman dit irakurtzeko. Egun hauetan etxean egon naiz, bronkitisak jota, eta lo egiteaz gain —muxarrak bezala egin dut lo—, irakurri ere egin dut, apur bat, eta oso gustura. Irakurri dut Xabier Etxaniz Rojo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Glosategiak 725 sarrera ditu

Bi bat hilabete igaro dira sortu genuenetik Glosategia Komunikazioaren gainean. Hori dela-eta, pentsatu nuen garaia zela bertan begiratzeko zenbat sarrera genuen idatzita. Pentsatu eta egin. Azaroaren 22an, letraz letra joan nintzen testua kopiatzen eta word dokumentu batean pegatzen. Bukatutakoan, hitzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Euskal Kulturaren Transmisioa from Joxe Aranzabal on Vimeo.                         Iaz parte hartu nuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu tituluan, eta gaur publizitate apur bat egin nahi diot, astelehena ezkero ireki baita matrikulaldia ikastaroaren bigarren aldirako. Ikastaroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Popacular, erreminta ona

Asteburu honetan iritsi naiz Popacular zerbitzura, eta izugarri ona iruditu zait. Alde batetik Popacular horrek eskaintzen ditu hainbat zerrendatan zeintzuk diren webgunerik gordeenak del.icio.us zerbitzuan, eta hori begira liteke orduoro, azken 8 orduetan, egun batez, astebetez, hilabetez edo del.icio.us hasi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Euskadi ala Euskal Herria?

Euskal selekzioko jokalariek (ala eusko selekziokoek esan behar, behin horrela jarrita?) eta beste askok esan dute “Euskal Herria” izenarekin ez baldin bada, ez dutela jokatuko selekzioarekin. “Euskadi” izenak ez omen du balio, nahiz eta selekzioaren jatorrizko izena –hasieran “Euzkadi”, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 erantzun

Vatikanoa, berriz noraezean

Obamaren taldeak jakinarazi zuenean presidente kargua hartu bezain laster Obamak atzera botako zituela Bush-en zenbait erabaki, hala nola diru publikoa ez ematea zelula amen ikerkuntzari, Vatikanoa berriro atera da plazara esanez “zelula amek ez dutela ezertarako balio”, eta ez dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Aurrera bolie!

ETAko militante ospetsuek babarrunak jaten badituzte, babarrunak jatea delitua izan daiteke, hedapenez. Txomin Iturbek aurrera bolie! erabiltzen bazuen, aurrera bolie! esatea delitua izan daiteke, hedapenez. Esapide hori ustez erabili izanagatik atxilotu nahi omen du epaile batek Iñaki De Juana, horrekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun