Hilabetekako artxiboa: urria 2008

Obama eta Olano

Gipuzkoarron artean askoz jende gehiagok ezagutzen omen du Barack Obama Gipuzkoako ahaldun nagusia bera baino, alegia, bertako gobernu probintzialeko burua, Markel Olano, baino. Lehendabizi entzun nuenean albistea, harritu egin nintzen. Euskarazko Wikipedian begiratu eta, hara!, Obamak sarrera bat du euskaraz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Txatarra garestia

Atzo arratsaldean Steve Jobs Apple enpresako lehendakariak MacBook ordenagailu berriak aurkeztu zituen. Oraingoan, ahalegin handia egin omen dute hardwarearekin, ordenagailuak aluminiozkoak eta pieza batean eginak izango dira-eta. Jonathan Ive diseinu arduradunak ere laudorio itzelak egin zizkien ordenagailu berriei. Gainera, Nvidia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Gabriel Arestiren urteurrenean

Atzo lanetik irtendakoan, autoan sartu eta Angel Zelaietari entzun nion Euskadi Irratian, Gabriel Arestiren gainean hitz egiten. Aspaldi irakurria nuen Zelaietak idatzitako biografia Arestiri buruz; hala ere, gustura entzun nuen atzokoa. Gogora etorri zitzaizkidan Gabriel Arestiren irudiak hitzaldi bat ematen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Afaria Elorrion Erasmus ikasleekin

Joan den ostiralean afaria antolatu genuen Elorrion, Alkartu elkartean, Erasmus ikasleekin. Zortzi etorri ziren, Huheziko bostak (Chiara, Louise, Sara, Saskia, eta Tieme), bat Goi Eskola Politeknikotik (Julien), eta bi Enpresa Zientzien Fakultatetik (Adriana eta Taric). Eguraldia primerakoa izan genuen. Hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Amabirjina garotakoa

Nikolas Zendoiari irakurri nion lehen aldiz esapide hori, Amabirjina garotakoa, Pilarikaz ari zela, alegia, gaurko egunagatik. Eta harritu egin nintzen, mutikotan gaurko egunez gu ere Aguletara joaten baikinen, aitaren baserrira, aitak lagundu egiten baitzien tio Patxiri eta Jose Kruz lehengusuari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Tostoia 2.0

Atzo ireki zen modu ofizialean 2008-2009 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean. Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko zuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan sortu berri dugun Glosategiaren inguruan: zertarako, zabalkundea, barne sustapena, erabilerak, etab. Konturatu orduko, estrategia oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Euskal Herria Erasmus ikasleen begietan

Komunikazioan ditugun Erasmus ikasle biak hasiak dira praktikak egiten eitb24 zerbitzuan. Han egingo dituzten lanen artean, bat izango da hainbat erreportaje idaztea Euskal Herriaren gainean. Eta, dagoeneko, idatzi dute lehena. Tieme Hermans mutil herberehetarrak Maritxu Kajoi aukeratu du gaitzat. Saskia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jendetzaren jakituria

Googlek aldatu egin du informazioa bilatzeko modua. Orain, Page Rank formula dela-eta informazio esanguratsua da beste batzuentzat informazio esanguratsua dena. Bestela esanda, webgune bat edo web orri bat esanguratsuak izango dira, baldin eta jende askok loturak egiten baditu gune horietara, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

ETBn ere, filmak jatorrizko bertsioan

Joan den ostirala ezkero, ETB2n ere ikus ditzaket filmak jatorrizko bertsioan, Lurreko Telebista Digitala erabilita. Bezperan idatzi nuen ETBn ezin nituela filmak jatorrizko bertsioan ikusi. Ostiralean, berriz, etxera iritsi, telebista piztu, eta Paul Newman aktore hil berriaren film bat ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Euskal blogosferaz Legazpin

Atzo arratsaldean Legazpin izan nintzen, mahai inguru batean, ZingiZango euskara elkarteak gonbidatuta, euskal blogosferaz hitz egiten, Luistxo Fernandez eta Haritz Rodriguezekin batera. Aurretik banuen Haritzen berri, baina atzo ezagutu nuen aurrez aurre: gaztea da, patxada handikoa, eta gauzak oso argi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin