Agur Bloglines, ongi etorri Reader

Bizpahiru urtez ibili naiz Bloglines informazio batzailea erabiltzen, baina orain pare bat hilabete kontu bat ireki nuen Google Reader batzailean, probatzeko. Eta behin probatuta, erabaki dut hemendik aurrera Google Reader erabiliko dudala, arrazoi nagusi batengatik: Google Reader-ekin denbora aurreratzen dut, informazioi iturriak bizkorrago bistaratzen ditut-eta, batez ere feedak modu laburtuan jasotzen ditudanean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun Agur Bloglines, ongi etorri Reader-ri

  1. egilea: ibon

    Aupa Joxe.

    Nik zalantza bera izan nuen duela hilabete batzuk baina orduan bloglines hautatu nuen. Zure erabakia gehiago arrazoitu al dezakezu?

    Ea konbentzitzen nauzun!

    Mila esker.

  2. egilea: Gari

    Nik bide luzea egin dut: Bloglines -> Google Reader -> Bloglines Beta -> Bloglines

    Erabilera azkarrena eta praktikoena daukana niretzat Bloglines da.

  3. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Ba nik ere bloglines dut gustuko… baina izango duzu arrazoiren bat, Joxe. Nirea ohitura ere bada ze horretxekin hasi nintzen eta aldatzea… nagi nago aldatzeko.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Google Reader-ek di-da batean ekarri zizkidan feed guztiak Bloglinestik, eta, hantxe bezala, txukun-txukun banatu zizkidan karpetatan.

    Hortik aurrera, gustukoago dut zelan agertzen zaizkidan mezuak eskuineko leihoan. Orain mezuen izenburuak bakarrik irakurtzen ditut lehen kolpean. Baten bat interesatuz gero, klik egin eta bertan irakurri. Horrekin bakarrik, uste dut bizkorrago nabilela, eta informazio iturri gehiago irakurtzen ditudala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude