Hilabetekako artxiboa: abuztua 2008

Antonio Caballero

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, kontrol eguna nuen-eta. Itxaroten nengoela, aspaldiko ezagun bat agertu zen itxaron gelan, Antonio Caballero, 87 urteko gizon bat, orain bost urte eta erdi gurekin egoten zena kimio saioak hartzen, bera leuzemiak eta ni linfomak jota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Urrezko domina Berriari

Apur bat berandu nabil, baina Berria egunkaria zoriondu nahi dut Olinpiar Jokoek iraun duten sasoian atera duen gehigarriagatik, paperezko edizioan beti ere. Oso ondo egina iruditu zait, eta interes handiz irakurri dut. Egunkaria bera baino hobea iruditu zait: diseinu garbia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Agur Bloglines, ongi etorri Reader

Bizpahiru urtez ibili naiz Bloglines informazio batzailea erabiltzen, baina orain pare bat hilabete kontu bat ireki nuen Google Reader batzailean, probatzeko. Eta behin probatuta, erabaki dut hemendik aurrera Google Reader erabiliko dudala, arrazoi nagusi batengatik: Google Reader-ekin denbora aurreratzen dut, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun

Ukiezinak

The world is flat liburuan, Thomas L. Friedman kazetariak ukiezinak aipatzen ditu, mundu lau batean lana bermatuta izango luketenak, horien lana ezingo bailitzateke automatizatu, aldatu edo eraman munduko beste toki batera, beste batek hobeto edo merkeago egin lezan. Eta ukiezinen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Bilatzaile optimizatzaileak

Teknologia berriak lanbide berriak ari dira sortzen etengabe. Adibidez, bilatzaile optimizatzaileak. Horien lana da aztertzea etengabe bilatzaile handienek (Google, Yahoo! eta MSN, besteak beste) zer algoritmo darabiltzaten bilaketen emaitzak sortzeko, eta ondoren diseinatzea marketin eta web estrategiak, kokatzeko nor bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Lurra laua da

Begoña arrebaren etxean izan naiz hiru egun, eta han nengoela, liburu bat aurkitu nuen, La tierra es plana, justu egun batzuk lehenago nik erositako beste baten itzulpena: The world is flat. Hasi nintzen irakurtzen, eta harrapatu egin ninduen, oso ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Emakumea bere bakardadean

Maribel Moreno txirrindulari espainiarrak positibo eman du Pekinen. Bakarrik geratu da, horrelakoetan gertatzen den bezala. Thriller askotan bezala, agente sekretu bat harrapatzen dutenean: prestatu eta bidali dutenek ez dute ezagutzen. Kasu honetan ere, txirrindularia prestatu eta bidali zutenak berehala agertu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Arandigoien

Aste honetan hiru egun igaro ditugu Arandigoienen, Nafarroan. Villatuerta ondoan dago Arandigoien, Lizarratik lau bat kilometrora. Gauak Arandigoien ostatuan egin ditugu. Egunez, berriz, Villatuertako igerilekura edo Lizarrara joan gara, gure lagunekin batera. Egun politak izan dira, beroak eta lasaiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Bost urte transplantea egin zidatenetik

2003ko uztailaren 29an, goizeko 10:30ean, hezur muinaren transplantea egin zidaten Valdecilla Ospitalean, Santanderren. Ordu erdi bat iraun zuen transplanteak: tarte horretan, Fatima arrebak emandako hiru poltsa zelula sartu zidaten kateter bat erabilita. Bost urte igaro dira harrezkero —garai hartan linfoma … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 erantzun