Tio Patxi hil da

Atzo hil zen tio Patxi Arrasateko Ospitalean, 100 urte eta bi hilabete zituela. Justu hil zen Ramon anaia eta biok bera bisitatzera joatekoak ginen egunean. Bera zen zaharrena zazpi neba-arrebaren artean, tartean gure aita zena; maiorazkoa, beraz, eta baserrian egin zituen bere bizitzako urterik gehienak, harik eta Angiozartik Bergarara jaitsi zen arte bizi izatera, Jesusa alabarekin.

Aguleta baserrira joaten ginen bakoitzean (Argulaeta, Euskaltzaindiaren arabera), beti etxean sentiarazi gintuen. Gizon ona zen. Aranzabaldarroi geratzen zitzaigun patriarka. Gugan bego.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Tio Patxi hil da bidalketan

  1. egilea: patxi lurra

    Eguenean goxean ospitalera iritsi nintzanean, betiko moduan, zenbat paziente geneukan begiratu neban. Paziente barrien artean Aranzabaldar bat ikusi neban, txartelaren arabera “08” urtean jaiotakoa. Normalean holakoak umeak izaten dira , pentsau neban, 08 2008 dalako, eta akaso akats bat egon zala eta pediatrek ikusi behar ebela eta ez geuk. Erizainek baieztatu eustien pazientea geurea zala, 1908an jaiotakoa baitzan, baina goxaldean berton hil egin zala.

    Ezagutu barik gelditu nintzan beraz, baina bururatu jatan akaso Aranzabaldar hau Joxeren sendikoa izango zala, eta atzo irakurri dot blogeko mezua.

    Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude