Jon “fontaneroa”

Bilera batean nengoela, atzo
11:52etan telefonoak jo zuen. Bego zenez, emaztea (horrela agertu
zitzaidan eskuko telefonoaren pantailan), hartu egin nuen. Nire
harridurarako, gizon batek erantzun zidan:

– Nor zara zu?
– Jon fontaneroa.
– Zer dela-eta deitzen didazu, ba?
– Zuk deitu didazu niri!
– Nik ez dizut deitu.
– Bai, hemen agertzen zara.
– Eta zuk zer egiten duzu nire emaztearen telefonoarekin?
– (…)

Hortxe
amaitu zen elkarrizketa, Jon delakoak eten egin baitzuen deia.
Berehala, Begori deitu nion zenbaki berera, pentsatu bainuen telefonoa ostu ziotela, eta hark erantzun ez.
Orduan, lanera deitu nion, eta, orduan bai, hartu zidan telefonoa.
Sakelakoa, gainera, bere aurrean zeukan. Begok esan zidan berak ez
zidala deitu. Nik deitu niola, baina ez niola hitz egiten. Baina nik,
bistan zegoen, ez nion deitu.

Biok ditugu
telefonoak Euskaltelen, eta argi dago baten bat ibili dela gure
telefonoetan bazterrak nahasten. Oker ez banabil, gainera, horrelakoei
“fontaneroak” deitzen zitzaien, adibidez, Carlos Garaikoetxeari
entzunketak egin zizkiotenean. Horrekin gogoratu  nintzen. Eta pentsatu
nuen Jon “fontaneroa” auskalo noren aginduz eta zeren bila ari den gure
elkarrizketak kontrolatu guran.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Jon “fontaneroa”-ri

  1. egilea: Joxe Rojas

    Aupa Joxe!

    Neuk ere antzeko sustoa izan nuen barikuan, Euskaltelekoa ez den segapoto batetik Euskalteleko batera deitu eta emakumezko erabat ezezagun batek hartu zidan deia. Beharbada egunotan izan duten kakanahaste teknikoarekin izango du zerikusia?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Joxe! Hori onean pentsatuz gero, izan daiteke. Txarrean pentsatuz gero, berriz, ondorioak bestelakoak izango lirateke. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude