Nor ote itsaslapurra?

“Playa de Bakio” arrainontzia eta bere eskifaia libre daude, eta pozten naiz. Itsaslapurrek dirua eskatu zuten haiek askatzearen truke, eta badirudi ordaindu egin zaiela diru kopuru bat, haiekin negoziatuta.

Bahiketa horretan bi kontuk piztu dute nire arreta. Bat: bahitzaileak urruti bizi badira, kasu honetan bezala, ez dago arazorik haiekin negoziatzeko, helburu gorena lortze aldera, alegia, bahituak onik askatzea. Ordea, bahitzaileak ETAkoak baldin badira, orduan ez dago negoziatzerik, “terroristekin ez delako negoziatzen”.

Bi: Oskar Epeldek Somalia inguruetatik ETBn egindako kroniken arabera, hango zenbait jendek uste du Mendebaldeko arrantzu konpainiak direla itsaslapurrak, beraien itsas ondarea bidegabe ebasten ari direlako.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Nor ote itsaslapurra?-ri

  1. egilea: oier

    Horixe izan dut nik buruan egunotan. Ez nekien benetan hala zenik, baina saiatzen nintzen imajinatzen zer iruditzen zaien Somaliako biztanleei munduko beste muturretik itsasuntzi izugarriak joatea bertara eta ur haiek eskamatzea inguru haietan behar gorria zer den hmene baino hobeto dakitenean… Inork imajinatzen du Somaliako itsasuntzi flota bat Kantauriko uretan arrantzan?

  2. egilea: Alber

    Nik ere hausnarketa berdintsua egin dut. Hemen norbait bahitua izan denean ezin dela erreskaterik negoziatu saldu izan digute eta orain hor dabiltza Gobernukoak bahitzaileekin negoziatzen. Beti bezala bi neurgailu erabiltzen dira.

  3. egilea: Josu O.

    Burutazio berdinak izan ditut nik ere baina benetan harritu nauena Epeldek Somaliako Ministro bati egindako elkarrizketa izan da. Bertan zuk esandako inpresioa izan nuen nik ere: beraientzat arrantzu konpainiak dira itsaslapurrak, baina nik uste dut Indikora joateko arrantzan lizentziak eskuratu behar direla. Norekin negoziatzen dira lizentzia hoiek beraiekin ez bada?

    Dena den guk mendebaldeko begiekin ikusten dugu auzia eta gainera gure arrantzaleek badakite nora doazen eta zertara.

  4. egilea: J.

    Andrew Mwangura Afrika Ekialderako Marinelen Laguntzarako Programako (SAP) zuzendariak Berria-ri esandakoa, benetan adierazgarria:

    Zein da piraten arazoa saihesteko modua?
    Besteak beste, Somaliako uretan egiten den legez kanpoko arrantza geraraztea.

    Nork egiten du legez kanpoko arrantza?
    Somaliako uretan aldi berean 500 itsasontzi baino gehiago topa ditzakezu baimenik eta kontrolik gabe arrantzan: Kenyakoak, Hego Koreakoak, Taiwangoak, Espainiakoak, Frantziakoak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude