Valladolid, elurra, tximistak eta routerra

Hiru egun egin ditugu Valladolid hirian, lagun baten etxean. Gustatu zait hiria. Arkitektura interesgarria du, kale ederrak eta giro ona. Ostiralean prozesio bat ere ikusi genuen, baina horrek apur bat atzeraka eragin ninduen, ez baitzait gustatzen ostentazio hori.

Asmoa genuen igandean itzultzeko, baina ostiral gaueko iragarpenak ikusita, ekaitz gaiztoa zetorrela larunbat eguerdian, erabaki genuen larunbat goizean abiatzea etxera bidean. Gasteiztik Leintz-Gatzagaraino elurpean egin genuen buelta, baina onik iritsi ginen Elorriora.

Larunbat gaueko eta igande goizeko tximistek, berriz, hondatu egin zuten routerraren kablea etxean, eta Internet barik egon gara atzo arte. Jose Luis Agote lagunari esker, lortu dugu routerra berriro piztea, hura ere grogi geratu baitzen ekaitzaren ondorioz. Horri esker, hementxe gaude berriro ere, etxean eta konektatuta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Valladolid, elurra, tximistak eta routerra bidalketan

  1. egilea: Poulet

    Joxe, gu geu Salamancan egon gare, hirixen. Giro earra euki dou. Domekan bueltau gitzen, eta ez geuen bape problemarik euki karreteran. Dana garbi euen. Hortan, eguraldi iragarpenek egun bat ostu eutzuen bakaziƱuetatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude