Hilabetekako artxiboa: martxoa 2008

Mondragon, Humanity at work

Goiena.net-en irakurri dut Mondragon Kooperatiba Korporazioak, MCCk, izena eta irudi korporatiboa aldatuko dituela. Aurrerantzean Mondragon deituko da, besterik gabe, “izen horrekin ezagutzen baita nazioartean, egoitza zentrala duen herriaren izenarekin, alegia, eta ez hainbeste figura juridikoarekin”. IzenaIzenari dagokionez, ondo iruditzen zait, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

8. probintzia, 27. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 27. saioa. 2008ko martxoaren 30ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Pornografia. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Karrikas eta Lardaxkan Astigarretatik. powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Zertarako Photoshop? Hor dago Flickr

Photoshop Express programaren lizentzia aldatzen ez den bitartean —eta badirudi sarelari askok ez dutela Adoberen azken programa erabiliko lizentzia hori aldatu aurretik—, hor dago Flickr aplikazioaren argazki editorea, doakoa eta arazo bakoa lizentziari dagokionez. Hori erabiltzeko, sartu Flickr-en, eta aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Photoshop, online

Adobek sarean jarri berri du Photoshop programaren doako bertsioa. Photoshop Express deritzo, eta nor bere nabigatzailetik sar daiteke bertan. Hori bai, Flash 9 behar da sareko aplikazioa erabiltzeko. Behin izena emanda, ezinbestekoa aplikazioa erabili nahi izanez gero, erabiltzaile bakoitzak 2GB … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

El Hereje

Eraman bai, besapean, Antonio Machadoren biografia, baina Valladolidera iritsi bezain laster El hereje erosi nuen, Miguel Delibes idazlearen azken eleberria, eta egun hauetan horixe irakurri dut. Gustura irakurri ere. Eleberria XVI. mendean kokatzen da, Valladoliden bertan, eta kontatzen du zelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Valladolid, elurra, tximistak eta routerra

Hiru egun egin ditugu Valladolid hirian, lagun baten etxean. Gustatu zait hiria. Arkitektura interesgarria du, kale ederrak eta giro ona. Ostiralean prozesio bat ere ikusi genuen, baina horrek apur bat atzeraka eragin ninduen, ez baitzait gustatzen ostentazio hori. Asmoa genuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Gaztelara

Miguel Delibesen herrira noa, Antonio Machadoren biografia bat eskuetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

8. probintzia, 26. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 26. saioa. 2008ko martxoaren 16an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Bloga curriculum gisa. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Ibiltarixanak eta Sareinak. powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Eliza katolikoaren gainbehera

Aurrekoan ikusi nuen CBS telebistan azken urteotan Eliza Katolikoak 23 milioi fededun galdu dituela AEBetan. Erraz esaten da: 23.000.000 katoliko gutxiago. Gaitzerdi hango elizarentzat, latinoek bete dute zulo hori nolabait. Noiz arte, baina? Hau ez da Amerika, baina Ratzinger, Rouko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Sukarrietako blogariak

Joan den astean Miren alaba eta bere ikaskideak Sukarrietan izan ziren, astebetez beste modu bateko ikasketak egiten, askoz ere lotuagoak izadiarekin. Pozik etorri zen bueltan, han lagun asko egin zuelako. Bere ikaskide batzuek, gainera, blog bat egin zuten, Sukablogariak, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1