Aita-semeen balentriak

Lagun on batek bidali dit bideo hau. Hunkitu egin nau, benetan. Bertan Dick eta Rick Hoyt aita-semeak agertzen dira, Australiako Ironman  lasterketa gogorra egiten. Kontua da Rick semeak burmuineko paralisia duela, eta ezin duela mugitu; aitak eraman zuen bide osoan: ontzitik tiraka igerian egin bitartean, edo bizikleta gainean nahiz gurpildun aulki batean.

Jaio zenean, zilbor-hestea korapilatu zitzaion Rick jaio berriari, eta horrek eragin zion burmuineko paralisia. Hortik aurrera, ezin hitz egin eta ezin mugitu. Gurasoei esan zieten haur hura begetal hutsa izango zela bere bizi guztirako, eta hobe zutela erakunde batera eramatea. Gurasoek, berriz, ezetz, hezi egingo zutela edozein haur bezala. Eta horrela egin zuten, eta haurrak erantzun ere bai. Hamabi urterekin, ordenagailu batek ahotsa eman zion, programa berezi bati esker. Geroago, unibertsitateraino iritsi zen, eta bertan graduatu.

Institutuan zebilela, mutilak eskatu zion aitari berak ere nahi zuela jarduera fisikoren bat egin. Aita, orduan, arineketan egiten hasi, eta semea berarekin eramaten zuen, gurpildun aulki berezi batean. Harrezkero, 950 lasterketa egin dituzte elkarrekin, tartean 60 maratoi eta 6 Ironman. Aitak 66 urte ditu, eta semeak 44. Osasunak lagundu bitartean, segitzeko asmoa dute. Ikusi bideoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Aita-semeen balentriak-ri

  1. egilea: Ibantxo

    Benetan hunkigarria, gizakiak egin ahal duenaren adibide bat…

  2. egilea: miren aranzabal

    Gizon indartsua izan behar da horrleko gauza bat egiteko 66urterekin.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Maitasunak indar handia du, Miren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude