2007an irakurritako liburuak

Orain liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean, idatzi egiten dut Google Docs plataformaren barruan sortutako kalkulu orri batean. Horri esker, urtea amaitutakoan, badakit zer liburu irakurri ditudan urte horretan. Iazkoak, hauek izan ziren:

  • Kontu-jaten. Arantxa Iturbe. (Alberdania)
  • Beñat dardo. Joxan Oiz. (Susa)
  • Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia. Mark Haddon. (Igela)
  • Mailuaren odola. Aingeru Epaltza. (Elkar)
  • Ihes betea. Anjel Lertxundi. (Alberdania)
  • La agonía y el éxtasis. Irving Stone. (El País)
  • 1.280 arima. Jim Thompson. (Igela)
  • Markak. Gernika 1937. Bernardo Atxaga. (Pamiela)
  • Bideak, aldapak eta bihurguneak. Juan Luis Zabala. (Elkar)
  • Peaceful soldadua. Michael Morpurgo. (Alberdania)
  • Amaren eskuak. Karmele Jaio. (Elkar)
  • Portukoplak. Kirmen Uribe. (Elkar Lekuko)
  • La canción de los misioneros. John le Carré. (Areté)
  • Creating Pages with iWork. David Morris. (Peachpit Press)
  • Egunero hasten delako. Ramon Saizarbitoria. (Erein poltsiko)
  • Filipinetan bizi den idazlearen kontuak. Joxemari Iturralde. (Pamiela)
  • Biblioteca personal. Jorge Luis Borges. (Alianza Biblioteca Borges)
  • La magia de escribir. J.A. Marina, M. de la Válgoma. (Plaza&Janés)
  • Western Basque Festival. Miel A. Elustondo. (Susa)
  • Minority Language Media. Mike Cormack & Niam Hourigan. (Multilingual Matters)
  • Pijama marradunaz jantzitako mutikoa. John Boyne. (Alberdania)
  • Pereirak dioenez. Antonio Tabucchi. (Igela)
  • Gu, nafarrok. Xabier Zabaltza. (Alberdania)
  • Emakume ezezagun baten gutuna. Stefan Zweig. (Igela)
  • Festa aldemeneko gelan. Mariasun Landa. (Erein)
  • Perfumea. Patrick Süskind. (Alberdania)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun 2007an irakurritako liburuak-ri

  1. egilea: Nahikari

    Euskarazko liburu bat irakurtzen dudan bakoitzean, nire iruzkina bidaltzen dut Beterriko Liburua elkartera. Orain gutxi 111 akademia sortu dute, Euskal Literaturzaleen akademia.

    Zer egin behar den? Euskaraz irakurtzen ditugu liburuen iruzkintxo bat bidali eta gure proposamenak egin Beterrriko Literatur aipamenaren irabazlea aukeratzeko.

    Aukera ederra da gure literatura bultzatzeko.

  2. egilea: Josu

    Ze liburu pila! noiz hartzen duzu astia!

    Nik berdina egiten nuen lehen kalkulu orri batean, orian blogean kategoria bat zabaldu eta bertan nire iritzia ere eman dezaket.

    Nahi baduzu hemen dituzu: http://jorbe.blogsome.com/category/liburuak/

  3. egilea: newton

    Ezagutzen duzu http://www.anobii.com/
    bertan irakurritako liburuak jarri ditzazkezu, iritzi pertsonala etab. Niri behintzat nahiko ideia ona iruditzen zait, hori bai ez dabil euskaraz irakutzen duen jende askotxo.
    Nik jada badut nire kontua:
    http://www.anobii.com/people/bertol/

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Nik ere jaso dut lagun baten gonbita Beterriko Liburuaren klub horretan sartzeko, Nahikari. Ikusiko dugu, saltsa askotan nabil-eta. Josu, ikusten dut, bai, bloga ere izan daitekeela leku ona liburuen gaineko iritzia plazaratzeko. Oso ondo antolatuta daukazu. Zuri ere, Newton, eskerrik asko, anobii webgunearen berri ematearren. Begiratuko dut patxada handiagorekin. Besarkada bat hiruroi, eta baita erreferentzia egin duen ezezagun horri.

  5. egilea: patxi lurra

    Zu bai makina! Hilabetero bi liburu (gehi laneko gauzak, blogak, egunkaria,..suposatzen dot)!!

    Gaur arratsaldean liburudenda batean egon naz eta (barriro) konturatu naz zenbat liburu interesgarri dagozan eta zer denpora gitxi deukodan irakurtzeko…

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude