Hilabetekako artxiboa: urria 2007

Bikain

Bai. Atzo aurkeztu nuen HUHEZIn Aurki.com informazio batzailearen gaineko ikerlana, eta epaimahaiak bikain eman zidan. Hala ere, sentipen gazi-gozoa atera nuen aurkezpenetik, nahi eta uste baino luzeagoa irten zitzaidalako aurkezpena. Amaitutakoan, uste osoa nuen hor nonbait ibiliko nintzela hasieran erabakitako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 8 erantzun

Onkotxipa

Atzo Galdakaoko ospitalean izan nintzen, kontrol eguna nuen-eta. Pozik itzuli nintzen etxera, azterketen emaitzak onak izan baitziren. Berba bat ere ekarri nuen handik: onkotxipa. Jesus Ojanguren medikuak aipatu zidan giza genoma osatu zenetik, minbiziaren inguruko ikerkuntza izugarri aurreratu dela, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Miro: telebista eta bideoa Interneten

Astebete pasatxo nabil Miro telebista probatzen nire ordenagailuan. Hiru laguni ere lagundu diet berau instalatzen, harrigarria iruditu baitzait. Bloglines informazio batzaileak nola, Mirok ere halaxe ekartzen ditu telebista programak edo bideoak nork bere ordenagailura, ondoren konputagailuaren pantailan ikusteko. Jakina, aurretik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Prostitutek badakite zelan erabili sarea

AEBetan enpresa askok oraindik ez dakite zelan atera etekina sareari. Prostituzioak, ostera, ederto asko baliatzen ditu sarearen baliabideak negozioa egiteko. Halaxe dio BuzzNetworker webguneak artikulu luze batean. Prostituzioa berezia da, negozio horretan bezeroarekiko harremana zuzena baita. Prostitutek asmatu dute harreman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

8. probintzia, 5. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 5. saioa. Urriaren 14an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakBoakarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Blog motak: pertsonalak, taldekoak, enpresakoak, tematikoak eta fotoblogak. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Zorionak Begori eta Esteñibarko mahastizainei!

Bego emazteak 50 urte bete zituen atzo, mende erdi. Esteñibar baserrian ospatu genuen urtebetetzea, Elorrion, lagunarte zabalean, atzo mahats bilketa eguna izan baikenuen Esteñibarren. Goizeko 09:30ean hasi ginen lanean eta arratsaldeko 16:00ak arte jo eta su aritu ginen. Lan asko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Hilaren 17an, ikerlanaren defentsa

Azkenean erabaki dugu noiz egingo dudan ikerlanaren defentsa, udan Aurki.com informazio batzailearen inguruan egindakoa: urriaren 17an izango da, goizeko 10:00etan, HUHEZIn bertan. Aurrez aurre apaimahaia izango dut: Alazne Aiestaran, Joseba Azkarraga, eta Jon Sarasua. Beraiek erabakiko dute egindako lana zenbateraino … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Zelene Aranzabal

Aspaldiko batean Daniela Aranzabalek idatzi zidan Mexikotik, eta galdetzen zidan ea senitartekoak ginen. Herenegun Zelene Aranzabalek idatzi zidan AEBetatik, bera San Antonion bizi baita, Texasen, eta gauza bera galdetzen zidan. Zelenek ere Pedro Aranzabal izeneko birraitona bat izan zuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zeinek erabiltzen du Aurki.com?

Egiten badugu erretratu robota Aurki.com informazio batzaileko harpidedunena, hauxe litzateke behin betiko erretratua: Gizona, 36 bat urtekoa, Gipuzkoan bizi da, 20 hilabete daramatza harpidetuta, egun birik behin sartzen da Aurkin eta 15,7 informazio iturritara dago harpidetuta. Sartzen da hor nagusiki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

8. probintzia, 4. irratsaioa

Hemen duzue “8. probintzia“ irratsaioaren 4. saioa. Urriaren 7an egin genuen Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakLaugarren saioan honako gai hauek jorratu genituen:    1. Aurki.com informazio batzailea.   2. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.   3. Bi blog aipagarri: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun