Wikikunde

Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, “maila goreneko erakunde aholkularia”, eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori.

Gure garaian jerarkiak ez dira desagertu, jakina, baina teknologiak, demografiak eta ekonomia globalizatuak aldaketa sakonak ekarri dizkigute, eta sortzen ari dira produkzio molde berriak, eta horiek oinarrituta daude komunitatean, elkarlanean eta autoantolaketan, eta ez jerarkian eta kontrolean. Horri deritzo wiki moldea, eta horrela sortu dira Linux eta Wikipedia, mundu osoan erabiliak, eta horrela sortu da gure artean Euskalbar.

Wiki moldean, konektatuta dauden milaka lagunek parte har dezakete berrikuntzan, aberastasunaren sorkuntzan eta gizartearen garapenean, halako moldez non garai batean amestu ere ez genuen egiten. Horregatik, XXI. menderako nik nahiago wiki moldea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

8 erantzun Wikikunde-ri

  1. egilea: priko

    Nik uste linuxek eta wikipediak atzean oso masa handia dutelako funtzionatzen dutela, baina euskaldunok masa kritiko horretara ez gara iristen, eta egin dezakegun gauza gutxietarikoa besteek egiten dituztena itzuli eta gauza gutxi batzuk sortzea da (euskal herriko kontuak).

    Euskal wikipedian gauzak idaztea oso ekintza estimagarria da, baina KONTSULTA moduan erabiltzeko huts egiten du gehienetan. Burura etortzen zaizuen lehen hitzarekin probatuta: “Elketroi”. Ikusi euskaraz dagoen testua (lau lerro) eta konparatu gazteleraz eta ingelesez dagoenarekin. Kontsultatzeko euskarazkoak kasu gutxi batzuetarako balio du (Euskal Herriko herriak adibidez, ikus Derio). Baina wikipedia hori al da bakarrik? Euskal kontuak ikusteko wikia?

    Horrela ikusita, ongi deritzot bi sistemak erabiltzea, nahiz eta hasiera batean XIX. mendeko erakunde itxi itxura hartu nik ere, biak batera erabilita aterako diegula etekinik handiena uste dut.

  2. egilea: Blogokunde

    Hor dago Jakiunde, Wikipedian.

    Lagundu osatzen gorriz ageri diren akademikoen orriak (oraindik sortu gabeak)

  3. egilea: Luistxo

    Duela gutxi irakurri nizun, Joxe, wikipedista hasita zaudela. Ni ere berria naiz, eta galdu samarra nabil: posta-zerrenda baten sorrera proposatu dut lan pixka bat egin ahal izateko. Interesa baduzu, hemendik igaro, kontua komentatzera.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Luistxo, gonbitagatik. Gustura emango dut izena horrelako posta zerrenda batean. Atzo sartu nuen lehen artikulua euskarazko Wikipedian, baina konturatzen naiz oraindik asko dudala ikasteko.

  5. egilea: Jabi

    A ze kasualitatea, neu ere azkenaldion sartu naiz Wikipedian nire lehen urratsak ematera. Kostatu zaigu, bada, XIX. mendeko eredua gainetik kentzea, beste batzuk XXI.ean egonda ere, horretara bueltatzen badira ere.

    A, eta gauza batzuren erreferentzia gutxi egoteak argudio moduan ez du balio, tresna baliagarria dela erakutsi du Wikipediak, nik ia egunero erabiltzen baitut (ingelesez eta gaztelaniaz ere badakigu, eskerrak ez gara elebakarrak).

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Ados, zurekin, Jabi. Orain gure lana izango da euskarazko Wikipedia sendotzea.

  7. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Luistxo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude