Egunero hasten delako

Hogeita hamar bat urte igarota lehen aldiz irakurri nuela, opor hauetan bigarrengoz leitu dut Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria idazlearen opera prima, oraingoan Erein argitaletxeak kaleratua, eta, egia esango dizuet: oso-oso gustura irakurri dut.

Izugarri gustatu zait egilearen hitzaurrea, testuinguru bat
zirriborratzen baitigu bere lehen eleberrirako, baina, horrezaz gain,
eleberria bera ere oso gaurkoa aurkitu dut, gaiari dagokionez eta
eleberria bilbatzeko moduan ere. Gogoan izan ia berrogei urte joan
direla lan horrek argia lehen aldiz ikusi zuela, 1968an argitaratu
baitzen lehendabizi, baina oso ondo eusten dio denboraren eraginari.

Astirik geratzen bazaizue uda honetan, hortxe duzue liburu interesgarria, aspaldikoa bezain gaurkoa. Erabat gomendagarria.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Egunero hasten delako bidalketan

  1. egilea: Iñaki

    Epa Joxe!
    Ez dakit Thinking Blogger Award delakoaren berri duzun.
    Kontua da bisitatzen ditudan blogen artean aukeratu zaitudala.
    Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude