Martin telesaioa

A zelako eguna!
Atzo Donostian izan ginen, ETBk Miramonen dituen estudioetan, ikusten zelan grabatzen zuten Martin telesaila. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean, tremendo pasatu genuen, batez ere Miren alabak eta Leire bere lagunak.

Pertsonaia berriak, bestelako egoerak, umorea barra-barra… Izan genuen, bai, zerekin entretenitu. Dagoeneko zain gaude datorren denboraldiko atalak noiz iritsiko. Mila esker telesaila egiten duen taldeari, denbora guztian etxean bezala sentiarazi gintuen-eta.

Flickr-en ipini ditugu han ateratako argazkiak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Martin telesaioa bidalketan

  1. egilea: anonimo

    oso ondo agertzen dira Miren eta Iban Garate. Bikote bikaina osatuko lukete. pena da ez izatea. Iban guapo, segi horrela eta ez aldatu inoiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude