Hilabetekako artxiboa: abuztua 2007

Informazio gainkarga

Uda honetan garbiketa egin dut Bloglines informazio batzailean, eta 90etik 60ra ekarri ditut nire feed edo informazio iturriak. Horrezaz gain, hainbat hitzetara harpidetu naiz, Bloglinesek ekar diezadan hitz horien inguruan argitaratzen den guztia, tartean “information overload”, alegia informazio gainkarga, arazo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

The Electric Company

AEBetara joan ginenean, 1981ean, gure helburuetako bat zen ingelesa ikastea. Eta hori lortzeko, sarri ikusten genuen The Electric Company, telebista saio bat PBS telebista publikoak ematen zuena,  zeren eta hor hitzak erakusten baitzituzten, testuinguru batean. Aktoreen artean gazte beltz bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Kontzeptu mapak MindMeister erabilita

Opor hauetan MindMeister aaplikazioaren berri izan dut. Probatu dut, eta oso pozik geratu naiz emaitzekin. MindMeister sareko aplikazio bat da, eta balio du kontzeptu mapak egiteko. Doakoa da, erabilerraza, eta inportatzen ditu FreeMind eta Mindjet bezalako aplikazioetan egindako mapak. Aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Nire mapak probatzen

Ikusi mapa handiagoa Atzo Google Maps probatzen ibili nintzen, bereziki aplikazio horrek daukan aukera berria, My Maps —Nire Mapak—, aukera hori erabili nahi nuke-eta HUHEZI fakultatearen webgunean, kanpoko jendeari erabilgarri izan dakion Eskoriatzara etorri aurretik. Oraingoz euskaraz egin dut, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Posta elektronikoaren mende?

Zenbat aldiz begiratu diozu posta elektronikoari opor hauetan? Behin baino gehiagotan aztertu baduzu, ez larritu, bada-eta artikulu bat dioena erabiltzaileen %83k ikuskatzen duela posta elektronikoa oporrak bitartean. AEBetan, jakina. AOL enpresak, Opinion Research Corporation-ekin batera, hainbat galdeketa egin ditu online … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

MyYearbook, institutuan sortutako enpresa

Cook neba-arrebak gero eta ezagunagoak dira Montgomeryko institutuan ez ezik, non orain arte ikasi duten, baita AEBetan ere. Orain bi urte MyYearbook webgunea sortu zuten, institutuko gazteekin elkar eragiteko, eta gaur egun milioiak irabazten ari dira, publizitateari esker. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zelan egin aurkezpen egokiak

Aurkezpen bat aurkitu dut Slideshare webgunean, eta hor Alexei Kapterev izeneko batek azaltzen du zelan egin aurkezpen egokiak powerpoint edo antzeko programa bat erabilita. Merezi du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Lau egun Leonen

Abuztuaren 7tik atzo arte Leonen izan gara, eta han bisitatu ditugu Leon hiriburua, Astorga eta Castrillo de los Polvazares. Denbora gehien Leon hiriburuan egin genuen, gustura, Leon oso ederra delako, batez ere alde zaharra. Katedralak harritu egin gintuen, hain da-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Egunero hasten delako

Hogeita hamar bat urte igarota lehen aldiz irakurri nuela, opor hauetan bigarrengoz leitu dut Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria idazlearen opera prima, oraingoan Erein argitaletxeak kaleratua, eta, egia esango dizuet: oso-oso gustura irakurri dut. Izugarri gustatu zait egilearen hitzaurrea, testuinguru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Martin telesaioa

Atzo Donostian izan ginen, ETBk Miramonen dituen estudioetan, ikusten zelan grabatzen zuten Martin telesaila. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitartean, tremendo pasatu genuen, batez ere Miren alabak eta Leire bere lagunak. Pertsonaia berriak, bestelako egoerak, umorea barra-barra… Izan genuen, bai, zerekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1