Hilabetekako artxiboa: ekaina 2007

Porrotaren balioa

Aste honetan The Economist aldizkariak erreportaje bat idatzi du Apple enpresa eta berrikuntzaren gainean. Kazetariak dio beste teknologia enpresek lau ikasgai atera ditzaketela Applen bilakaeratik. Eta laugarrenari deritzo “porrot zuhurra”. Macintosh ordenagailua jaio zen Lisa ordenagailuaren hondakinetatik eta iPhone Motorolak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Noizko tranbia Debagoienean?

Aspaldi ziren hastekoak tranbia ipintzeko lanak Debagoienean, baina hor daude geldi. Atzo Radio Euskadin Julian Erasori entzun nion hitz egiten, Eusko Treneko kontseilari ordezkariari. Esan zuen tranbia oso ona dela, ekologikoa, etab., eta zelan ipiniko den EAEko hiriburuetan, baina Debagoienekoaz… … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Aupa Liechestein!

Atzo iluntzean harrikoa egin bitartean, RNE piztu eta Liechtenstein-Espainia futbol partida entzun nuen tarte batez. Bazirudien Munduko Kopako finala jokatzen ari zirela Brasilen kontra, halakoak baitziren esatarien oihuak. Aurrean, ostera, talde amateur bat zuten, hamaika jokalari futboletik bizi ez direnak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Eta zer?

Gaur gero gutariko edozein izan daiteke berriro ETAren jopuntu. Atzo bertan —hauteskundeak egin ondoren, badaezpada—, ETAk jakinarazi zigun su etena, tregoa, menia edo dena delako hori hautsita dagoela. Hemendik aurrera, hortaz, espero izatekoak izango dira atentatuak, estortsioak, bahiketak eta hilketak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Spool.fm, hori bai irratia!

Egun batez baino ez dut probatu, baina zoratzen nago Spool.fm sareko irratiarekin. Irrati horrek bilatzen uzten dizu zure gogoko abestiak, eta horiekin zerrendak egiten, zure gustuko abestiekin. Eta horiek nahi adina aldiz entzun ahal izango dituzu sarean, zure ordenagailuan ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nor endredamakila, prestatzailea ala jokalaria?

Joan den astean Sebastian Gonzalez pilotari finak harri eta zur utzi ninduen, sekulakoak esanda Aimar Olaizolaren gainean, harroputza galanta dela, aldageletan oso txarto tratazen dituela beste pilotariak, etab. Ni, behintzat, harritu egin nintzen, sekula ez bainion entzun Gonzalezi hitz txar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zorionak Bittor Hidalgori

Atzo eguerdian amarenean irakurri nuen DV egunkarian Bittor Hidalgo irakaslearen gutuna, eskerrak emanez bere emazte ohiari eta lagundu dioten guztiei, burruka luze baten ondoren, lortu baitu bere semeen zaintza partekatua. Ni ere poztu naiz Bittorrengatik eta bere familiarengatik, inork ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1