Bi elkarrizketa Hezkuntza Telebistan

Josi Sierra pedagogoak hainbat elkarrizketa argitaratu ditu Hezkuntza Telebistan, horietako bi niri egindakoak maiatzaren 10ean, biok Donostian ginela, Informatikari Euskaldunen Bileran. Batean nire gaixotasunaren gainean hitz egiten dut, eta bestean komunikazioari buruz. Bietan, Alberto Agirreazaldegi ari da kazetari lanak egiten, bera izan baitzen Josi eta bion arteko zubia.

Hezkuntza Telebista
Hezkuntza Telebista & Blogak (HTB) proiektu berria eta berritzailea da, eta erakutsi nahi ditu eskolan egiten diren bideoak. Partekatu nahi ditu hezkuntzan sortu, erabili eta ikusgarri diren bideoak, eta horretarako erabiltzen ditu Web 2.0k eskaintzen dituen tresnak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Bi elkarrizketa Hezkuntza Telebistan-ri

  1. egilea: Josi Sierra

    Eskerrik asko Joxe zure eskuzabaltasunagatik!

    • lehendabizi elkarrizketa luze bezain oparoa emateagatik.
    • bigarrenez zeure jakituria gurekin konpartitzeagatik
    • eta hirugarrenez “jarrera Web20”  emankorra eukitzeagatik

    Serie oso bat egin nahi genuke zure esandakoekin, baina momentuz hiruzpalau bideotxorekin konformatuko gara, IEB07 etiketarekin.
    Mila esker berriz ere

  2. egilea: Unai

    Bideoak oso interesgarriak dira. Sareak dituen baliabideak hezkuntzarako gero eta interesgarriagoak iruditzen zaizkit. Sarearekiko duzun grina igortzen badakizu, Joxe. Bejondeizula!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude