Hilabetekako artxiboa: martxoa 2007

Gallego

BNG alderdiko diputatu batek eskatu omen du Espainiako Hizkuntza Akademiaren hiztegiak ezabatzea gallego hitzaren bi esanahi, ergela eta totela, zeinak erabiltzen baitira, antza, Costa Rican eta El Salvadorren, hurrenez hurren. Gure kasuan, berriz, hego amerikarrekin elkartu garen ia gehienetan, haiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

A-8 autobidea, infernua

Atzo goizeko 08:00etarako Donostian nintzen, baina oraindik ez dakit zelan iritsi nintzen onik, bidea infernu bat egin zitzaidan-eta, batez ere Oriotik Aritzetako atsedengunera doan tartea. Euria ari zuen goian behean, ilun zegoen, trafikoa trinkoa zihoan eta hainbat tokitan lanak egiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Citations, ezaugarri interesgarria

Amazon liburu denda digitalak beste ezaugarri bat gehitu dio bere webguneari: Citations, aipamenak alegia. Erakusten du liburu batek zer beste liburu aipatzen dituen eta liburu hori zer beste liburuk aipatzen duten. Klik egin daiteke loturetan eta aipamenak irakurri. Informazio gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Farozaina

Faroak farozaina du orain. Horrela esanda, badirudi Pernandoren egia bat esan dudala, faro guztiek behar dutelako farozaina. Kontua da faro honek anaia bat duela orain, Farozaina izenekoa, hori ere neuk egina. Faroa blog bat da, baina Farozaina beste zerbait da, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Gora Phil de Vellis!

Harrapatu egin dute Hillary 1984 iragarkiaren egilea: Phil de Vellis da, 2006an Internet Komunikazio zuzendaria izan zen Sherrod Brown-ek AEBetako Senaturako egindako kanpainan, eta orain gutxi arte Blue State Digital enpresako Internet taldeko kidea izan da. Izan ere, bere enpresari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Asteartea 13

Lehen mailako ikasle batzuek, Ikus-entzunezko Komunikazioa egiten ari dira HUHEZIn, poz handia eman didate beren lehen bideoa egin dutenean. Gustatu zait zer egin duten, eta gustatu zait erakutsi duten erabakimena, jarrera, umorea eta ausardia. Hemen azaldu dituzte bideoaren nondik-norakoak. Etorriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ihes betea

Tendinitis bat tarteko, etxean egin behar izan ditut egun hauek, eta atzo arte zelan ezin nuen ordenagailurik erabili, eskuin sorbalda bainuen minduta, egunok baliatu ditut Anjel Lertxundi idazlearen azken liburua irakurtzeko, Ihes betea. Egun gogoangarriak izan dira niretzat, liburua ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Hillary 1984

Ezezagun batek sutan jarri du hauteskunde kanpaina AEBetan, zeren YouTuben eskegi duen bideoak, non konparatzen duen Hillary Clinton senataria George Orwell idazlearen Anaia Handiarekin, sekulako ikus-mina eragin baitu sarean, dagoeneko milioi bat lagunek baino gehiagok ikusi dute-eta bideoa. Bideoa egiteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Segapototik blogera zuzenean

Ez da berria, lehendik ere bidal zitekeen-eta informazioa nahiz argazkiak sakelako telefonotik blogera —hortik zetorren moblog berba, “mobil blogging” adierazten zuelako—, baina orain Sony Ericsson konpainiak telefono bat atera du hori ezin errazago egiten duena Blogger plataformarekin. Ikusi bideoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

USAToday.com

1982an paperean sortu zenean, hautsak harrotu zituen USA Today egunkariak, eta eragin handia izan zuen, batez ere egunkarien diseinuari dagokionez. 25 urte geroago, berriro hautsak harrotu ditu, oraingoan egunkari digitala birdiseinatu duelako. Orduan bezala, orain ere uste izatekoa da eragin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1