Kontrola

Atzo arratsaldean, lanetik etxera bidean Kanpazar gora nentorrela bide berritik, Sara jatetxera iritsi aurretik kontrol bat ezarria zuen Goardia Zibilak. Stop.

Morrosko bat aurreko autoari begira, esku artean metralladora duela eta belarri inguruan mikro bat. Zalantzatan dago, baina aurrera egiteko esan dio aurreko autoari. Niri ere, aurrera egiteko, beste barik. Bistan da zaharren klubekoa naizela. Abiatu naiz poliki-poliki, eta hiruzpalau lagun ikusi ditut zutik, beste bi goardia zibilen begiradapean. Zain daude. Bat ezagutu dut, Elorrioko irakasle bat, ni baino gazteagoa.

Oraindik ere urduri jartzen naute kontrol horiek, gogora ekartzen dizkidate beste garai bateko oroimen txarrak. Horrelakoetan pentsatzen dut baten batek gogorarazi nahi digula, armak eskuetan, nork agintzen duen hemen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Kontrola bidalketan

  1. egilea: joseba

    Nork agintzen duen ez, nork agindu nahi duen!!! Bada, jai daukate!!!

    Pasa den igandean eduki ninduten Guardia Zibilek ia ordu betez geldirik Zarautza bidean. kotxean hiru gazte, ondorioz, STOP!

    Ia ordu beetz eduki ziguten geldirik, klaseko apunte batzuen aitzakipean. izan ere, eguraldi ederra zegoen han errepidearen baztar batean egoteko… badakizue, HEGO HAIZEA. Antza, hauei ere eragiten die…

    Eta azken kuriositate bat; batek kotxea goitik behera miatzen zuen bitartean, bestea gure aurretik paseatzera “dedikatu” zen. Zehatz mehatz ez nuen kontatu, baina minutuko laupabost aldiz gerrian zeraman pistola ukitu(laztandu?) zuela, seguru!

    Hasierako ixiltasun zorrotzarekin beldurra sartzen dute hezurretaraino; robot begiradarekin begiratzen dute, goitik behera kontrola noren esku dagoen argi geratu dadin; pistola eta metralladora ongi helduta, badaezpada ere eta azkenean aurrera jarraitzeko, sekulako faborea egingo balute bezala!!!!

     

     

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude