Spama ala captchas, zer amorragarriago?

Atzo jakin nuen nire zenbait ikasleri amorragarri egiten zaizkiela captchas direlakoak, alegia, letra eta zenbaki zerrenda horiek, euskarazko blog gehienetan bete beharrekoak erantzun bat uzterakoan. Onartzen dut traba apur bat egiten dutela, batez ere zenbait kasutan letrak ez direlako ondo irakurtzen, baina gustura sufritzen dut zerga txiki hori, badakit-eta beste gaitz handiago batetik babesten nautela, spametatik, erantzun komertzialetatik.

Captchas sistema hori ezarri aurretik, joan den udan hainbat egunez 250 bat erantzun edo trackback sartu ziren egunero blog honetan, denak spamak, robot ezezagunetatik zetozenak inolako kontrol barik. Bazirudien larrapoteen izurri digitala iritsia zela faraoien Egiptotik, harik eta letra eta zenbaki zerrenda horiek agertu ziren arte. Harrezkero, spam-erantzunik ez. Bakea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Spama ala captchas, zer amorragarriago? bidalketan

  1. egilea: Eneko

    Bai hala da, gaur egun arrakasta apur bat duten blogek behar duten babesa.

    Babesteko, beste modu batzuk ere badaude, baina beharbada esfortzu gehiago eskatzen diote irakurleari: Sustatu-n ez dago Captchik, baina erantzunak baieztatu egin behar dira e-postaz. Uztarria-n ez dago Captchik, baina aldez aurretik izena eman behar duzu, erregistratu, … Ondo legoke sistema hauei buruzko ikasleen iritzia jakitea: hobeak, nekezagoak, errezagoak, … dira?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude