Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2007

Esker oneko hitzak minbizia gaindituta

Lagun bat dut minbizia izan duena. Linfoma bat, nik bezala. Orain dela hilabete inguru hartu zuen azken kimio dosia, eta medikuak esan dio erabat garbi geratu dela. Atzo lerro hauek idatzi zizkidan: Lerro hauen bidez eskertu egin nahi nian Medikuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 erantzun

Spama ala captchas, zer amorragarriago?

Atzo jakin nuen nire zenbait ikasleri amorragarri egiten zaizkiela captchas direlakoak, alegia, letra eta zenbaki zerrenda horiek, euskarazko blog gehienetan bete beharrekoak erantzun bat uzterakoan. Onartzen dut traba apur bat egiten dutela, batez ere zenbait kasutan letrak ez direlako ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Ibarretxe azkenetan?

Gaur jende asko elkartuko da Bilbon Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren alde, baina irudipena dut hauxe izango dela bere azken aginte aldia. Elementu gehiegi ditu kontra: Partidu PopularraAspalditik saiatu dira popularrak Ibarretxe Ajuria Enetik kentzen. Botu bidez lortu ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 erantzun

Saturrarango seminario-kartzela

tagzaniapasteSaturrarango seminario-kartzela map – Tagzania Aprobetxatuta orain Euskal Herri osoa ikus daitekeela bereizmen handiarekin Google Mapsen, Saturraran aukeratu dut erakusteko non zegoen garai bateko emakumeen espetxea eta ondorengo apaizgaitegia, non bi urtez ikasi bainuen, 1963an hasita, Donostiara igaro aurretik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Tio Pedro

Dena hasi zen iragan azaroaren 23an. Orduan 20 urteko neska batek, Daniela Aranzabalek, erantzun bat utzi zuen Mexikotik Mikel Iturriaren gaztelaniazko blogean, nirekin jarri nahi zuela harremanetan. Tartean Pedro Aranzabal bere birraitona aipatzen zuen. Harritu egin nintzen apur bat, guk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 erantzun

Imanol Urbieta

Gustura irakurri dut Jakin aldizkarian Miel Angel Elustondo idazleak Imanol Urbietari egindako elkarrizketa luzea. Gustatu zait elkarrizketatzailearen idazteko modua, eta gustatu zait Imanol Urbieta bera: sortzailea, hurbila, sentibera, ekintzailea, euskaltzalea, artista, abenturazalea… Liluratuta geratu naiz berarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Apple, Microsoften arrastoan

Aspaldion Apple erakusten ari da berak ere monopolio izan nahi duela, Microsoft ordenagailuetan nola. Garai batean saiatu zen Macintosh ordenagailuekin –erabaki zuenean sistema itxi bat eramango zuela, erabat bateraezina artean zebiltzan ordenagailuekin–, baina orduko hartan Microsoft bizkorragoa izan zen, justu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Ama Paulak, 90 urte gaur

Paula Mendizabal, gure ama, 1917ko urtarrilaren 15ean jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan. Gaur, hortaz, 90 urte bete ditu. Hori dela eta, atzo festa txiki bat egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Kontxa Intxausti bere lagunaren konpainian. Hamabost lagun elkartu ginen bazkarira. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

S.O.S. Hezur-muin emaileak behar dira

Maialen Zulueta haur mondragoetarrak 4 urte ditu, eta hezur-muin transplantearen premia, iragan martxoan leuzemia linfoblastiko bat aurkitu zioten-eta. Harrezkero hartu du kimioa, baina gaitza berriz agertu omen zaio, eta umeak ez luke beste kimio aldi bat jasango. Horregatik transplantea. Zoritxarrez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Google, oroimenaren makulu

Atzo gertatu zitzaidan. Lagun bati bidali nion mezu elektroniko bat, eta hor Gurutze Irizarren izena aipatu behar nion. Baina idazteko orduan, ezin gogoratu Gurutzeren izena. Ezin nuen sinistu: Gurutzeren aurpegia ikusten nuen argi eta garbi, gogoan nituen haren neba-arreba zenbaiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun