Hilabetekako artxiboa: abendua 2006

Durangon lasterka

Atzo Durangon izan ginen, baina ez azokan, baizik eta lasterka egiten. Aprobetxaturik Miren alabak arineketan egin behar zuela bere gelakideekin, guk ere horixe. Nire lehen lasterketa izan da azken lau urte eta erdian, eta lehena gaixotu nintzenetik. Miren gaixoak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

RNE bai, Euskadi Irratia ez

Radio Nacional de EspaƱa hasi da eskaintzen zenbait programa podcast bidez. Horrela, entzuleak entzuteko gai izango dira RNE-1, RNE-3 eta RNE-5 irratietan entzun gabeko hainbat irratsaio, harpidetza eginda podcast horietara. Zeri begira dago Euskadi Irratia? Hango arduradunek aspalditik dakite podcastek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Erasmo, Durangon

Bi gauza ditu niretzat bereziki erakargarriak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak: aspaldiko lagunak agurtzea eta ustegabeko liburuak topatzea. Atzo, ostegunez, horixe gertatu zitzaidan. Mondragon Unibertsitateak lehen aldiz ipini du txosna bat azokan eta, horren kausaz, atzo eguerdi-arratsaldean han egotea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Isiltasun handia

Badira zenbait film gure arreta pizten dutenak, nahiz eta publizitaterik ikusi ez horien gainean. Hori gertatu zitzaidan atzo, lankide bati entzun nionean Isiltasun handia dokumentalaz berba egiten. Halako indarrez azaltzen zituen filmaren gorabeherak, ze gogo itzela sartu zitzaidan berau ikusteko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Nire liburua aztergai Osakidetzan

Joan den larunbatean HABEk eta Osakidetzak sekuentziai bat gehiago argitaratu zuten Ikasbil atarian, non material didaktikoak argitaratzen ari diren Osakidetzako langileak euskalduntzeko, eta justu azken sekuentzia hori oinarritua dago Medikuak esan dit minbizia dudala artikulu sortan, gaixotu nintzenean Sustatu.com blogean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Emakume idazleak

Atzo Donostian izan ginen, Ana Urkizak bere azken liburua aurkeztu baitzuen, Zortzi unibertso, zortzi idazle, Alberdania argitaletxeak plazaratua. Anak gonbidatuta joan ginen hara Bego, Fatima Mikel eta laurok, eta liburuaren mamiak erakarrita. Ez ginen damutu joan izanaz, aurkezpena zoragarria izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Goiena.net berritua

Atzo aurkeztu zen Goiena.net berritua. Ikusgarria, garbia eta ondo antolatua, nire iritzian. Laranja, gainera, deigarria da oso (zer esango dute Euskaltelek eta Orangek?). Hala ere, niretzat berrikuntzarik handienetako bat da telebista ikusteko aukera, Goiena Telebistak egunero prestatuko baitu atal labur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina