Hilabetekako artxiboa: iraila 2006

Egun bikaina Txantxibiri kalean

Festa zoragarria izan da gaurkoa Txantxibiri kalean, Elorrion. Hasierako zaparrada izan ezik, arratsaldeko  17:00ak inguruan, dena joan da ondo. Txistulariak, bertsolariak, soinujolea, luntxa, otarraren zozketa… Jende asko inguratu da bertara, musikak eta giro onak erakarrita. Flickr-en duzue eguneko kronika, irudietan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Gora Txantxibiri kalea!

Bihar jai handia izango dugu gure kalean, orain arte Berrio-Otxoa kaleko goi aldean. Nola kasurik zipitzena ere ez diguten egiten (herri lanak eta hobekuntzak gure zatiaren hasieran geratzen dira beti, Euskaltelentzat-eta ez gara nor…) erabaki dugu jai bat antolatzea jendearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Anakronikoak

Ez nintzen egon Aritxulegin ETAko hiru kide agertu zirenean, eta ezta Kanpazarren ere Espainiako Armadaren soldaduak azaltzerakoan. Bata bestea bezain anakronikoak iruditzen zaizkit, beste garai bateko zaharkinak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 erantzun

Dejà vû

Izen horrekin bataiatu du Susana Mujikak bere irratsaioa, Euskadi Irratian gaueko 23:10etatik 01:00era, eta kontua da Susanak erabaki duela gauero tarte bat eskaintzea euskal blogosferari. Txalogarria, benetan, Susanaren erabakia. Astelehen gauean bi blogari izan ginen gonbidatuta irratsaiioan: Gorka Bereziartua eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 erantzun

Egun paregabea

Mahats batzea egin genuen joan den larunbatean Esteñibar baserrian, Elorrion. Berrogei bat lagun giro ezin hobean, aurtengo uzta jasotzeko. Urte kaskarra izan da aurtengoa, Mikel Irizarrek behin baino gehiagotan esan du, baina Mikel bera eta Fatima buru zirela, erromeria galanta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

24

Atzo gaueko 22:00etan hitzordua genuen telebistaren aurrean, 24 telesailaren hurrengo atalak ikusteko gertu. Ezer esan barik, Antena 3 telebistak programazioa aldatu eta film bat eman zuen. Izorra hadi!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 erantzun

Aurkezpena Arrasateko Elkar liburu dendan

Atzo arratsaldean Elkar liburu denda ireki zen Mondragoen, eta hantxe izan nintzen, hitz batzuk esaten. Hauek: Arratsalde on, etorri zareten guztioi. Gaur liburu denda eder hau inauguratu behar dugu Arrasaten. Hori dela eta, esango dizuet liburu dendak direla nire dendarik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Flickr txarteltxoak

Moo moldiztegi birtual bat da eta erabil liteke negozio txartel txikiak egiteko, zure Flickr argazkietan oinarrituta. Lau pauso besterik ez, txartel txikiak lortzeko. Prezioa ere ez da txarra: 100 txartel 20 dolarretan.Lau pauso eman besterik ez duzu txartelak moldatu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Itsasoari begira

Orain pare bat hilabete ipotxean sartu nuen, beste abesti batzuekin batera. Harrezkero, ipotxa hartzen dudan bakoitzean, harrikoa egiteko gehienetan, abesti hori entzuten dut, Itsasoari begira. Benito Lertxundiren azken diskoan dator, eta prendatuta nauka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1

Migrazioa, eginda

Gaurgero Faroa beste plataforma batean oinarritzen da, Bitakora izenekoan, Goiena.net webguneko beste blogak bezala. Datozen egunetan ikusiko dugu zer moduz moldatzen garen plataforma berriarekin. Zorionak Goiena eta CodeSyntax enpresei, dena hain erraz eta ondo eramatearren.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun