Liburu denda berria Mondragoen

Atzo ezusteko ederra hartu genuen. Mondragoen nintzela Begorekin, hara non aurkitu genuen liburu denda bat irekita Erdiko kalean, Portaloitik oso hurbil. Elkar argitaletxeak ireki zuen liburu denda abuztuaren 10ean, eta harrezkero zabalik dago. Hire zena baino dezente handiagoa, txukun geratu da, oso. Hala ere, uste dut Mondragoek liburu denda handiagoa beharko lukeela, baina hori beste kontu bat da. Ongi etorririk beroena Elkar liburu dendari!

tagzaniapaste
Elkar liburu denda map – Tagzania

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Liburu denda berria Mondragoen-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Neuk be hoixe pentsatu neban atzo: “joño! laster geratu leike hau dendiau txiki!”. Txukun badago, hori bai.

    Baiña, ka! ez dakit ba… Musikarako lekua txikitxua dala esango neuke, eta… eta akaso ez da haundixagorik bihar. Liburuena barriz, laster betetzeko modua Durangoren boladia etortziaz bat.

    Ni juan nintzan liburu konkretu baten billa eta baitta erosi be. Egixa esan, erreza zan han topatzia ze entzuna izan da… Jon Maiaren Riomundo. Kritika bi hemen.

    Portzierto, Arrasateko dendia txikixa bai, baiña haundi egin da Elkar, oso haundi.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Nik, berriz, Ingelesen hilerria erosi nuen, Jose Maria Mendiolak idatzitako eleberri bat. Ados, bestalde, zuk egindako zehaztapenekin. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Iban Arantzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude