Hilabetekako artxiboa: uztaila 2006

Lila Downs

Aurtengo Musikaire jaialdiak amaiera ezin hobea izan du: Lila Downs abeslari mexikarra. Elorrioko plaza mukuru bete zen, eta, bi orduz giro berezia sortu zen gure artean. Aurretik ez nuen ezagutzen Lila Downs, baina izugarri gustatu zitzaidan: emakume indartsua ikusi nuen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Atarikoen bazkaria

Atzo gauen Lila Downs abeslari mexikarraren kantaldi zoragarria gozatu eta gero, gaur bazkaria egin dugu Berrio-Otxoa 41eko auzotarrok, guztira 12 lagunek. “Aitor Larrañagak”:http://enezerak.blogspot.com/ prestatu du bazkaria, ezin hobeto. Besteok ohore egin diogu mahai gainean ipinitakoari, eta ezin hobeto igaro dugu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Orixeren gutunak

Atzo, Gasteizen nengoela, liburudenda batean sartu eta liburu berri bat ikusi nuen: Orixe. Gutunak (1917-1961), Paulo eta Ibai Iztuetak prestatua. Esku artean hartu, eta, ustegabean, Orixek Telesforo Monzoni idatzitako gutun baten hasiera hau irakurri nuen: Etsai leiala: Olaxe, olaxe! Etsaiak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Spam inbasioa

Nola edo hala aurre egin behar azken egunotako spam inbasioari —egun batean 945 erantzun itsatsi zitzaizkidan Faroan, denak spam nazkagarria—, CodeSyntax eta Goiena.net enpresek hesi bat ipini diete intrusoei, bere blogetan sartzen direnei. Hori dela eta, hemendik aurrera, blog honetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 erantzun

Omenaldia Fernandori

Larunbat arratsaldean Eibarren izan nintzen, beste jende askorekin batera, Fernando Muniozgureni egindako omenaldian. Ekitaldi ederra izan zen, Eibarko lagunek batez ere, eta Euskal Herriko euskaltzale askok egindakoa. Igartzen da eibartarrak ohituta daudela horrelako omenaldiak egiten, frankismo garaian ere hileta zibilak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Agerkari digitalak, Euskadi Irratiaren arabera

Euskadi Irratiak gero eta gehiago jotzen du agerkari digitaletara, batez ere berauetan agertzen diren izenburuak irakurtzeko (albistegietan) eta aipamenak egiteko (bestelako irratsaioetan), baina agerkari digital horiek bakarrik dira paperezko edizioak dituzten egunkarienak. Agerkari digital hutsak, digital moduan sortu zirenak paperezko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Gu bai sektarioak!

Francoren kontra ez ginen hobeto bizi. Diktadoreak biltzen gintuen, despota hura egotzi nahi genuelako agintetik, baina elkarri mokoka ibiltzen ginen, zein abertzaleago edo zein iraultzaileago, eta gaitzetsi egiten genituen gure iritzietatik kanpo zihardutenak. Ni ere saltsa horietan ibili nintzen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Fernando gogoan

Minbiziak eraman du Fernando Muniozguren, argazkian Koldo Zuazorekin eta Juan Manuel Etxebarriarekin batera. Orain urtebete-edo berarekin elkartu nintzen Zarautzen. Elkarrekin bazkaldu genuen, eta orduan esan zidan buruan ebakuntza eginda, laster hasiko zela tratamenduan, aurre egiteko minbiziari. Oso baikor eta sendo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

ETAren hautsa

Erosi bezain laster, eskuetatik kendu ezinik ibili naiz Joseba Zulaika ikertzailearen azken liburua, hain egin zait interesgarria eta originala. Nire uste apalean ETAren hautsa da azken urteotan euskaraz idatzi den saiorik onena, distiratsuena eta gaurkoena. “Kristo, Lenin edo ETArekin identifikatzeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Google Analytics

Atzo ikastaro batean izan nintzen Gasteizen, nola atera etekinik handiena Google Analytics programari. Bost orduko saioa izan zen, Multiplica enpresako bi lagunek emanda, Araba Enpresa Digitala erakundearen babespean. Burua datuz beteta, baina gustura itzuli nintzen, Google Analytics aparta baita. Nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun