Hilabetekako artxiboa: maiatza 2006

Hedabideen gezurra

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetariarena, eta hor esaldi hau aurkitu dut: Hedabideek gezurra moldatzen dute, egia oinarritzat hartuta. Idazleak, gezurra oinarritzat hartuta, egia bilatzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 erantzun

Adiskide maitemindua

Aurreko batean Bilbon izan nintzen, eta Herriak liburu dendatik irtendakoan, brausta!, aspaldiko lagun on batekin egin nuen topo. Kafetxe batean sartu ginen, eta lasai jarri, kontu kontari. Halako batean, aitortu zidan maiteminduta zegoela, txora-txora eginda neska batekin, bera baino dezente … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Nire pokastinek, 68 entzule batezbeste

Euskadi Irratiak gora egin omen du audientzian, eta orain 102.000 entzule ditu, ni tartean. Poztekoa benetan. Beste maila batean, nik neuk bost pokastin egin ditut, maiatzaren 11n lehena argitaratu nuenetik. Kontuak atera ditut eta, batezbeste, 68 entzule ditut. Txarto ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

Arrazakeria ezkutua?

Espainiako gobernua neurri zorrotzak hartzen ari da, hori bai, irribarrerik onenarekin, afrikarrek zapal ez dezaten iberiar penintsula. Bateko, hesi sofistikatuak, “etorkinek minik har ez dezaten”; besteko, sateliteak, antzemateko ontzi bete emigrante guztiak, baita hitzarmen bereziak Mauritaniarekin eta horren auzo herriekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 erantzun

Ez gara hain gutxi ikusle euskaldunak

Oihane Agirre Goiena Telebistako zuzendariari Goienkarian irakurri diot Goiena Telebistak 7.000 ikusle dituela Debagoienean. Eta herrialde horretan batuz gero ETB1 ikusten dutenak eta GOITBren ikusleak, gainditu egiten dutela Tele 5. Beti ere Debagoienean, jakina. Beraz, jende dezente omen dago Debagoienean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Wordetik blogera zuzenean

Joe Friend Microsofteko programa managerrak adierazi duenez, 2007an Wordek aukera eskainiko du programatik bertatik zuzenean argitaratzeko blogean. Writely sareko testu prozesadoreak badu ezaugarri hori, baina Wordek ez. Halaber, Word 2007 horrek lotura egingo du hainbat blog zerbitzurekin, hala nola MSN … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Mugarri bat gehiago

Atzo, ia lau urtez lehenengo aldiz, Bego emaztearekin batera irten nintzen arineketan egitera, Miren alaba alboan genuela bizikleta gainean. Errepidera irten ginen, eta ordu erdi egin, gelditu barik. Oraindik ez daukat Begok duen erraztasuna, hauspoak bete egin zitzaizkidan tarteka, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 erantzun

Egunkarien etorkizuna, Goio Aranaren arabera

Goio Arana diseinatzaile sarituak artikulu bat idatzi du Maquetadores aldizkarian, eta hor aztertzen du egunkarien etorkizuna eta Interneten eragina berauetan. Merezi du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Blogak, banitatearen erakusleiho

Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak “norberekeriak harro erakusteko tokiak” iruditzen zaizkiola, “banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak”. Gaitzerdi, bere zutabea ere halakotzat jo baitzuen maiatzaren 10ean Territorios gehigarrian argitaraturiko zutabean, El Correon. Adiskide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 erantzun

Egun zoragarria

Atzokoa egun zoragarria izan zen niretzat. Jai hartu nuen fakultatean, Joxeferi laguntzeko bere liburuaren aurkezpenean eta, egia esan, haurrak bezala ibili ginen, ilusioz beterik. Bai Donostian eta baita Arrasaten ere. Arrasatetik abiatu aurretik, Iñaki agurtu genuen Ekiloren. Aspaldi ginen berarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun