Unibertsitatea saltzen

Atzo Donostian izan nintzen beste bi lankiderekin —Bixente eta Jon Ander— Mondragon Unibertsitatea saltzen, nolabait esatearren. Autobusa, hogei eguneko kanpaina honetan herriz herri ibiliko dena, Koldo Mitxelena kulturunearen aurrean utzi, ateak ireki, eta hantxe izan ginen egun osoan, zetozenei azalpenak emateko gertu. Iragarki panel gisa eraginkorra izan zen autobusa, jendeari atentzioa ematen zion-eta. Bestela, ez dakit egunagatik edo zergatik, jende gutxi hurbildu zen autobusera informazio bila.

Eskerrak tarteka hainbat jenderekin hitz egiteko aukera izan genuela: Juan Antonio Urbeltz, Izaskun Irizar eta Aizpea Goenaga, besteak beste.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Unibertsitatea saltzen bidalketan

  1. egilea: Luistxo

    Arraina saltzean bezala, eskumakoa arremangatuta!
    Baduzue zer eskaini, seguru nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude