Hilabetekako artxiboa: otsaila 2006

Kirol nazionalismoa

Ostiral iluntzean, Neguko Olinpiar Jokoak irekitzen ari zirela Torinon, eta TVEren 2. katea ekitaldiaren berri ematen ari zela zuzenean, telebista beraren 1. katean iritsi zenean albistegien orduan, eta horren barruan kirolen txanda, horrela ireki zuten tartea: “Maria, los deportes hoy … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Barautsa

Amat kooperatiban nenbilela, Arrasaten —hamabost urte nituela han hasi nintzen lanean uda partean, diru batzuk ateratzeko—, Txominek erakutsi zidan hiztegi txiki bat, eta handik hitz bat ikasarazi: barautsa, artean barautsarekin ari bainintzen lanean, pieza batzuen ahoa irekitzen, gero tutuak lotzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Gorriuneak

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean. Aurrez ez nuen hitzordurik, baina nola azken astean-edo gorriuneak azaldu zaizkidan gorputzean, hara joan nintzen, medikuak eskatuta, ikusteko zerk eraginda izan zitezkeen gorriuneok. Lasai itzuli nintzen, denak kontrolpean dirudi-eta. Dagoeneko bi urte izango dira prednisona … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Blogak.com

Probatu dut Blogak.com, eta gustura geratu naiz: diseinu argia du, eta erraza da oso bertan blog bat sortzea, Blogger plataforman bezain erraza bai, behintzat. Erreminta dezente ditu testua janzteko (letra beltzak, etzanak, loturak, etab.), eta alboko loturak Bloggerren baino errazago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Karpetas itzuli da

Joan den astean, berriro Arraldeko ertzainburu izendatu zuten egun berean, Andoni bere bulegoko mahaian jarri, eta karpetak irekitzen hasi zen. Hastapenetan bezala. Gurean horregatik deitzen diogu, aspalditik, Karpetas. Goenkale asko aldatu da hasiera hartatik, hobera esango nuke nik, baina noiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Arrasate Press

Joan den ostiralean, nola Goienkaria berrituan ez den joango Arrasate Press izeneko gehigarririk, galdetu zidaten Goiena Telebistan ea zer iritzi nuen mantxeta hori desagertzeaz, ni izan bainintzen Arrasate Presseko lehen zuzendaria. Erantzun nien ezer ez dela betiko, ez konstituzioak ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Arrate Plazaola

Gaur goizean Euskadi Irratian hitz egin dut eta, Itsaso Peñarekin batera, tarte batean osatu dut Faktoria saioak Arrate Plazaola medikuari egin dion elkarrizketa, zeren eta gaur Minbiziaren kontrako nazioarteko eguna baita. Niretzat pribilegio bat izan da une batez irratia partekatzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gugan bego

Aurreko batean, asko estimatzen dudan lagun baten blogean irakurri nuen: Gugan bego. Juan Mari Lekuona hil berriaz ari zen, eta berehala piztu zitzaidan argi bat. Izan ere, behin baino gehiagotan aritu naiz esapide egoki bila, hil berri bati buruzko hitzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Jostailu hautsiak

“Eta zu nola sentitzen zara horrelako erantzun bat jasota? Lur jota egongo zara, ezta?” Lankide batek baino gehiagok egin zidan galdera hori herenegun, jakin zutenean Lagun Arok ez nauela onartu mutualistatzat, nire osasuna dela eta. Atxikimendu eta elkartasun beroa jaso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1