Zertarako nortasun txartela?

Guri ia pentsaezina iruditzen zaigu, baina badira zenbait herrialde, non hiritarrek ez baitute erabiltzen nortasun txartelik: Zeelanda Berriak, Norvegiak eta Kanadak, adibidez, ez dute erabiltzen. Ezta Indiak eta Australiak ere, nahiz eta ematen duen laster ezarriko dutela, nola ustez ezarriko duen Irlandak, Britainia Handiaren presiopean. Danimarkak eta Suediak ere ez dute nortasun txartelik erabiltzen, baina herrialde horietan hiritarrak behartuta daude nortasun zenbakiak eramatera. Halaxe irakurri dut Richard Stallman software libreko aitzindariaren webgunean.

Ez dakigu zenbat iraungo duten herrialde horiek nortasun txartel barik, zeren New York, Madril eta Londresko atentatu handien ostean, areagotzen ari da zenbait gobernuren presioa nortasun txartelak ezartzeko, terrorismoaren aitzakia erabilita.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Zertarako nortasun txartela?-ri

  1. egilea: EHNAbakoa

    Beno, beste batzuek hurbilago ezartzen dabiltza, abertzaletasunaren izenean…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, askotan menderatuak joera izaten du menderatzailea imitatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude