Hilabetekako artxiboa: otsaila 2006

Esan ala ez esan

Denok ez dugu berdin erantzuten gaixotasunaren aurreran. Begira zer egin zuen bikote batek orain bost bat urte, emazteari, medikua bera, aurkitu ziotenean minbizi mota bat. Hiru seme-alaba zeuzkaten, eta erabaki zuten ezer ez esatea inori, ez haurrei, ez eta ezagunei … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Edertasuna izotz gainean

Neguko Olinpiar Jokoak joan dira niretzat, ia ezer ikusi barik. Hori bai, zortea izan dut Shizuka Arakawa dantzari japoniarra birritan ikusteko: urrezko domina irabazi zuenean, eta biharamonean, txapeldunen erakustaldian. Une batzuetan Katarina Witt ekarri zidan gogora, garai batean izotz gaineko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Abuztuaren 15eko bazkalondoa Tagzanian

Aprobetxaturik CodeSyntaxek euskarara ekarri duela Tagzania, ariketa bat egin dut Julen Gabiriaren aholkuei jarraituta. Narrika kaleko 30a markatu dut, Donostian, urtebetez hantxe bizi izan baikinen apopilo, EUTGn ikasten ari ginela. Etxeko atea Narrika kalean zegoen, baina gure gelak Abuztuaren 15a … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Urtebete

Atzo urtebete aurkeztu genuen nire liburua Donostian eta Arrasaten. Eta atzo urtebete aurkeztu genuen blog hau Goiena.net blog komunitatean, Faroa izan baitzen lehen bloga komunitate horretan. Harrezkero liburuak agortu du lehen edizioa, eta Goiena.net bera ere komunitate oparoa bihurtu da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 6 erantzun

Zertarako nortasun txartela?

Guri ia pentsaezina iruditzen zaigu, baina badira zenbait herrialde, non hiritarrek ez baitute erabiltzen nortasun txartelik: Zeelanda Berriak, Norvegiak eta Kanadak, adibidez, ez dute erabiltzen. Ezta Indiak eta Australiak ere, nahiz eta ematen duen laster ezarriko dutela, nola ustez ezarriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Sarelariak

Interneten gabiltzanok internautak izan gara orain arte, baina joan den osteguna ezkero baita sarelariak ere. Nik dakidala, Anjel Lertxundik sortu du berba hori, Hitz beste izeneko bere blogean. Horrela zioen paperezko artikuluaren osagarri ateratzen hasi den post scriptum horietako batean: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1

Luistxo Fernandez, euskaltzain

Behin Atxaga onartuta euskaltzain gisa, nire ustez hurrengo euskaltzaina, Patxi Altuna ordezkatuko duena, Luistxo Fernandez izan beharko litzateke. Ados bazaude, utzi erantzun bat mezu honetan. Euskaltzaindia odol berria sartu guran dabil akademian bertan, filologiatik harago lan egiten duen jendea. Andres … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 20 erantzun

PDFak egin Acrobat barik

Webgune bat aurkitu dut, ExpressPDF, non edozein word dokumentu edo web orri PDF bihur daitekeen, doan. Ez dago izena eman beharrik, baina bost bat ordu behar dira bidalitako dokumentua PDF egina jasotzeko. Urrats hauek egin behar dira PDFak egiteko: Aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 7 erantzun

Vanessa Sanchez

Atzo ikusi nuen lehen aldiz Euskal Telebistaren bigarren katean, albisteak esaten. Eta gustatu zitzaidan. Vanessa Sanchez dagoeneko ez dago Parisen. Han behin eta berriro erakutsi zigun trebea zela albisteak kaletik esateko. Nortasuna zuen, eta patxada, kamera aurrekoa egiten. Atzo, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Neskatila adoretsua

Ni gaixotu nintzen garaian bera ere gaixotu egin zen, minbiziak jota. Ebakuntza gogorra egin zioten, eta kimio saio luzeak. Hori guztia zazpi bat urterekin. Azken aldian ondo zebilen, pozik eta pisua berreskuratuta, baita oreka ere, denbora luzean erren egiten baitzuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1