Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2006

Earki gatxink!

Joan den urriaren 5ean artikulu bat argitaratu nuen hemen bertan, Wazemank, eta harrezkero mezu hark 42 erantzun jaso ditu, Faroan beste edozeinek baino askoz ere gehiago. Astean behin-edo beti agertzen da erantzunen bat, gehienetan saioaren jarraitzaileren batek idatzita, eta saioaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

No apto

Gabonak aurretik miaketa egin, eta atzo iritsi zitzaidan Lagun Aro mutuaren erantzuna. Haren iritziz, ez naiz gai Lagun Aroko mutualista izateko. Abenduan HUHEZIko Errektore Kontseiluak onartu ninduen kooperatibako behin behineko bazkide moduan. Hori zela eta, azterketa medikoa egin behar izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Salem gogoan

Atzo bazkari-omenaldi bat izan genuen Ormaiztegin, urte bat bete baita Salem Hach-Embarek laguna hil zela. 70 lagun inguru elkartu ginen Gurutze Irizar emaztea eta Beñat eta Garazi seme-alaben inguruan, erakusteko gure atxikimendua eta maitasuna. Saharako erresistentziak, bestalde, argazki batzuk ezarri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Prednisona

Bi urtean lehenengo aldiz, gaur ez dut hartu Prednisonarik, kortikoide bat laguntzeko erretxazoaren ondorioak konpontzen. Hala ere, oraindik hartzen ari naiz botika hori, baina egun biz bat. Hezur-muinaren transplantea egin eta zazpi bat hilabetera, kendu egin zidaten ziklosporina, eta orduan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Ina Uriarte

Lagun bat galdu dut gaur, minbiziak eramanda: Ina Uriarte mediku elorriarra. Urtebete eta lau bat hilabete egin ditu minbiziarekin burrukan, burruka heroikoa zenbaitetan, baina azkenean, gaixotasuna gailendu. Minbiziaren bigarren agerraldia zuen hau Inak, orain urte asko izan baitzuen beste jazoera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Keak eta suak

Atzo Bilbon izan ginen, egun pasa. Zazpi pertsona ginen, hiru larri eta lau txiki, hamar urtekoak. Guggenheim museora joan ginen, baina aukera izan genuen ikusteko zenbateraino betetzen ari den tabakoaren kontrako legea. Txokolatea eta txurroak Eguerdian, Guggenheim goitik behera ibili … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gabonetan irakurritakoak

Gabon hauetan astia izan dut irakurtzeko, eta ondo baliatu dut aukera: lau liburu irakurri ditut, zein baino zein interesgarriagoa: Vredaman. Unai Elorriagaren azken eleberria. Oso gustura irakurri dut. Unai iaioa da, oso, egoerarik larriena ere modu berezian iradokitzeko, eta maisua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 6 iruzkin

Urteberri on!

Patxada gozoan hartu dugu urte berria. Azken zazpi urteotako ohiturari jarraiturik, gure aita hil zenetik, Oñatin egin genuen Urtezaharreko afaria, Juan Bautista anaiaren elkartean. Afari oparoa izan genuen, giro ona, lehiaketa —Jon eta Larraitz lobek antolatua—, eta opari ugari. Gaurkoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1