Berria, RSS eta izenburuak

Oso pozik nabil Firefox laneko ordenagailuan ipini nuenetik. Nabigatzailearen euskarazko bertsioak Berria egunkariaren izenburuak ekartzen dizkit RSS bidez, baina zenbait kasutan izenburu horien mezua oso ilun geratzen da, lerro bakoitzak neurri jakin bat izanda, esaldiak ez baitira osorik agertzen, eta nola izenburu horien gune nagusia atzealdean doan, bada asmatu egin behar horietan zer esaten den.

Bost adibide

Horrela agertzen zaizkit Berria egunkariaren izenburu batzuk Firefox nabigatailearen barran:

• Huescan zendutako bi mendizale gipuzkoarren h…

• Bahituei eta presoei buruz FARCekin negoziatze…

• Akordio soziopolitikorako bidean adostasuna es…

• Batasunak ez duela Espainiako Gobernuarekin b…

Horrela irakurrita, ezer gutxi atera liteke nondik nora doan albistea. Horrek arrazoi garbi bat du: esaldien gunea atzealdean dago, eta nola atzealde hori ez den agertzen esaldian, kasu horretan nabigatzaileak muga bat ipintzen diolako RSS jarioari, bada ezin jakin justu-justu zertaz doazen albiste horiek.

• MMEren aurkako manifestarien aurka gas parali…

Izenburuak osorik

Arazoa hobeto ulertzeko, hona hemen izenburuak bere osoan:

• Huescan zendutako bi mendizale gipuzkoarren h…ilotzak gaur helduko dira Euskal Herrira

• Bahituei eta presoei buruz FARCekin negoziatze… a onartu du Uribe Kolonbiako presidenteak

• Akordio soziopolitikorako bidean adostasuna es… katu du Jaurlaritzak

• Batasunak ez duela Espainiako Gobernuarekin b… atere harremanik ziurtatu du Barrenak

Berriako kazetariek kontuan hartu beharko lukete arazo hori, eta izenburuak beste modu batean idatzi, irakurleok bat-batean jakin dezagun esaldiok zer mezu dakarkiguten. Hona hemen proposamen bat izenburu horiek hobetzeko:

• MMEren aurkako manifestarien aurka gas parali… zatzailea erabili du Hong-Kongeko Poliziak

Izenburu egokiagoak

• Gaur helduko dira Euskal Herrira hilotzak, Huesc… an zendutako bi mendizaleenak

• Uribe Kolonbiako presidenteak onartu du negozia… tzea FARCekin bahituei eta presoei buruz

• Jaurlaritzak adostasuna eskatu du akordio sozio… politikorako bidean

• Barrenak ziurtatu du Batasunak ez duela harrema…nik Espainiako Gobernuarekin

• Hong Kongeko poliziak gas paralizatzailea erabili… du MMren aurkako manifestarien aurka

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Berria, RSS eta izenburuak-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Berriakoek hasi beharko lukete RSS-ei garrantzia ematen. Berriak berak ez dituela eskaintzen esango nuke…

    Tituluen kontu honekin ere ados xamar nago. Hori bai RSSrik ez edukita ere denok landu beharko genuke gehiago titularra. Landu, baina, ez “poesia” egiteko eta bai da! batean mezua adierazteko.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Ez nekien Eibar.org-en bidez iristen zitzaizkidala Berriaren feedak nire ordenagailura, eta eskerrak eman nahi dizkizuet, uste dut-eta oso zerbitzu ona dela. Berriak berak kasu handiagoa eskaini beharko lioke kontu horri, bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude