Agur Hire liburu dendari

Gaur du azken eguna Hire liburu dendak Arrasaten. Hori dela eta, atzo hatxe izan nintzen, eta hiru liburu eraman nituen, hango lagunen oroigarri:

Pilarrek dendaren zigilua ipini zidan ale bakoitzean, eta bere sinadura, nik horrela eskatuta. Oparitu ere oparitu zizkidan, berak horrela nahita. Eskerrik asko opariagatik, eta eskerrik asko urte luze hauetan eskainitako maitasunagatik. Faltan sentituko zaituztet.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Agur Hire liburu dendari-ri

  1. egilea: Lorea

    Jakina nuen Hire liburu denda iztekotan zirela, baina horren azkar? Egunak ziztu bizian dihoaz. Oraindik liburu mordoxka baten zerrenda nuen mahai gainean erosteko, horien artean gabonetan famili artekoei oparitzekoak. Aurten, gabonak aurreratuko direlakoan nago eta gaur joan beharko azken erosketak egitera.

    Hutsune itzela utziko du.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Lorea! Ez dakit aurkituko zenuen nahi zenuena, zeren, atzo behintzat, oso liburu gutxi geratzen baitzen Hiren.

  3. egilea: Lorea

    Egia esan, Hire horren hutsik ikusteak tristura eman zidan. Nire lehengusina txikiarentzako bi liburu erosi nituen. Hauek aurkitzeko ere lan handia egin behar izan nuen. Apalak goitik behera errebisatu nituen.

    Bestalde, sentsazio arraro bat izan nuen. Azaroaren erdi aldera liburu bat erosi nuen, kalera atera berria, “Memorias de Idhún II – La triada” izenekoa. Atzo, bertan nintzela, inprentatik atera berriak ziren 9 ale kontatu nituen. Norbaitek irakurtzeko zai.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Tristea da, bai, liburu denda bat erdi hutsik ikustea. Orain beste denda bat bilatu behar liburuak erosteko. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude